Blogak.eus

Blog plataforma bat da Blogak.eus, 2016an 10 urte bete berri dituena. Urteurren horren aitzakian goitik behera berritu dugu teknikoki zein estetikoki. Django frameworka erabiliz berritu dugu azpiegitura teknikoa.

Zurean APP

Zurean tokiko informazioaren agregatzaile bat da. Norbere herriko hainbat informazio eskaintzen ditu zerbitzuak: eguraldia, albisteak, agenda, gida, mapa, garraioak eta abar. Android eta iOS sistema eragileentzat dago prestatua.

Sustatu.eus 2016

Euskarazko blog aitzindaria. Aurpegia aldatu eta guztiz berritu dugu Sustatu. Berariaz zaindu dugu mugikorretarako bertsioa, arinagoa eta azkarragoa egiteko. Django frameworka erabiliz dago garatua.

Alea

Arabako albisteak jasotzen dituen webgunearen garapena eta diseinua Tokikom plataformapean.

Plaentxia.eus

Soraluzeko albisteak jasotzen dituen webgunearen garapena eta diseinua Tokikom plataformapean.

Soraluzeko udala

Soraluzeko udalaren webgunea garatu dugu Plone software libreko eduki kudeatzailea erabiliz. Webgune berrian herritar eta bisitariei informazioa eskaintzen diete, eta baita tramiteak egiteko aukera ere.

Bai industriari - Debegesa

Bai industriari Debegesa Debabarreneko garapen agentziaren ekimen bat da sektore industrialak eskualdean duen pixua ezagutzera eman eta lanpostu mota hori balioan jartzeko. Ekimenarentzat aparteko webgune bat sortu beharrean Debegesaren webgunean bertan integratu dugu azpiwebgune edo microsite moduan garatuz.

Bernardo Atxaga

Bernardo Atxaga euskal idazle ezagunaren webgune ofizialaren diseinua berritu dugu, estetika berria landuz eta mugikorretara egokituz.

Larzep

Munduan zehar saltzen duen enpresa industrial honen webgune eleanitza berritu dugu Plone eduki kudeatzailea erabiliz. Webgunea hainbat hizkuntzatan dago eta nahi beste domeinutan argitaratzeko prestatua dago, kudeaketa zentralizatu batetatik abiatuz.

Orona Fundazioa

Orona Fundazioaren webgunea garatu dugu Plone teknologia erabiliz. Webguneak Fundazioaren jarduna eta albisteak jasotzen ditu.

Soka

Euskal dantzaren inguruko erakusketa ibiltariaren informazio jasotzen duen microsite-a. Euskal Kultur Erakundearentzako egindako lana.

Guide2Wear

Garraio publikoa eta mugikortasuna xede dituen Europako I+G proiektua. Guide2Wear-en helburua mugikortasunean eramangarri adimentsuek (wearable) eduki dezaketen erabilpena aztertzea da.