Proiektuak

Jokoteknia
Bideojokoen inguruko jardunaldi honen webgunea garatu eta diseinatu dugu. Azkue Fundazioak eta Game Erauntsiak antolatzen duten jardunaldi honen webgunean hizlarien eta egitarauaren berri ematen da. Garapena Wordpress erreminta erabiliz egin dugu.

Tarragonako udala - inauteriak
Tarragonako udalarentzat 2018ko inauteriei dedikaturiko azpi-webgunea egin dugu Plone eduki kudeatzailea erabiliz.

TBX
TBX (te-be-ixa) ekimenean euskaldunok sarean ikusten ditugun bideoen sailkapen automatiko eta jarraitu bat jasotzen dugu. Eguneko, asteko, hilabeteko eta urteko ranking aldakorrak eskaintzen ditugu. Webgunea izateaz gain, aplikazioa ere eskaintzen dugu Android zein iOS sistementzat.

Sarea
Sarea.eus-en Interneteko euskarazko baliabideak jaso eta ezagutzera ematen dira (aplikazioak, webguneak, softwarea, pluginak eta abar). Azkue Fundazioaren ekimen bat da eta garapena Django software libreko frameworka erabiliz egin dugu.

Arizmendiarrietaran lagunak
Arizmendiarrietaren lagunak elkartearen webgune berria garatu dugu Wordpress erabiliz. Webgune berrian Arizmendiarrietaren Gogoetak izeneko atal berezi bat dago, datu-base batekin, Django frameworka erabiliz garatua.

Arkupe - Aretxabaletako udala
Aretxabaletako udalarentzat Arkupe kultur etxearen azpi-webgunea garatu dugu. Azpi-webgune hau udalaren webgunearen baitan dago. Garapena Plone eduki kudeatzailea erabiliz egin dugu.

Grupo Bidasoa
Bidasoa garraio enpresaren webgunea berritu dugu. Azpiegitura teknikoak Wordpress izaten jarraitzen du eta proiektuaren muina diseinu aldaketa eta edukien berrantolaketan egon da.

Kataiak
Zilarrezko kateak saltzen dituen enpresa honen webgune berria egin dugu Wordpress eduki kudeatzailea erabiliz.

Lehen hitza euskaraz
Interneten ere lehen hitza euskaraz kanpainaren sustatzaileetako bat gara PuntuEus Fundazioa, Kontseilua eta Ikastolen elkartearekin batera. Ekimen honen helburua da Interneten euskarak duen presentzia eta pisua handitzea erabiltzaileok gailuak euskaraz jarriz.

Euskampus Fundazioa
Euskampus Fundazioaren webgune berria garatu eta diseinatu dugu Plone eduki kudeatzailea erabiliz. Webgune berria lau hizkuntzatan aurkitu daiteke.

Kurutziaga ikastola
Durangoko Kurutziaga ikastolaren webgunea garatu dugu Wordpress erreminta erabiliz. Webgunean erakundearen informazio korporatiboa, albisteak eta eskaintza akademikoaz dihardute.

Katedra aplikazioa
EHU/UPVren Kultura Zientifikoko Katedrarentzat egin genuen aplikazio honek albisteak, ekitaldiak, bideoak, podcast-ak eta beste hainbat eduki jasotzen ditu. Aplikazioa Android eta iOS mugikorrentzat dago eskuragarri.