Proiektuak

EUKI Aholkularitzaren web korporatibo berria
CodeSyntaxek EUKI Aholkularitzaren webgune korporatibo berria garatu du. Web diseinua erakundeak duen irudi korporatibora egokitu da eta azpiegitura teknikoa garatzeko software librea erabili da, WordPress CMS eduki kudeatzailea.

NEM-EMERGE Proiektua: Nematodo inbaditzaile eta birulentuei aurre egiteko
ELHUYAR Fundazioak lantzen ari den NEM-EMERGE proiektua, lurreko patogenorik kaltegarrienetan zentratzen da haien agerpenaren eta ugaltzearen eragile nagusiak arakatuz. Proiektua elkarri lotutako zazpi lan-paketeren exekuzioan egituratzen da.

Sagardoaren Lurraldea: Erreserba sistema
Zure plana erreserbatu Sagardoaren Lurraldea-rentzat garatu dugun sisteman eta gozatu sagardoaren kultura zuk nahi bezala.

Ezkerraldea Enpresa Digitala
Ezkerraldea Enpresa Digitala, Euskadiko Parke Teknologikoen sareko Abantoko Campusean dago eta gaitasun digitalen garapen profesionala bermatzen duen ekimena da. IKTetan formakuntza ekitaldiak antolatzeko webgunea, toki erreserba eta jarraipena egiteko sistemarekin garatuta.

Oñatiko Emakumion Etxia
Oñatiko Emakumion Etxiaren ekimenaren eta bere parte-hartze egitasmoaren eraikuntza kolektiborako esparru digitala eraikitzen lagundu dugu, horretarako Plone CMS eduki kudeatzailea erabiliz.

ALBATROSS proiektua: "Epe luzeko onurak ezagutzen eta klimara egokitzen aurrera egitea"
ELHUYAR Fundazioak lantzen ari den ALBATROSS proiektua, klima-erresilientzia egokitze- eta garapen-politiken eta -ekintzen bidez soilik lor daitekeela onartzean oinarritzen da.

Jauzi.eus: Euskarak aisiara jauzi!
Sortzen Elkarteak kudeatzen duen Iruñerriko euskaraz kanpoko jardueren bilatzailearen webgune berria garatu dugu. Horretarako, WordPress CMS eduki kudeatzailea erabiliz.

REMAKING Proiektua: Telelanak etenaldien garaian dituen eragin ugariak
ELHUYAR Fundazioak lantzen ari duen REMAKING proiektuaren bidez, telelanak norbanakoen, enpresen edo erakundeen eta arlo sozioekonomikoaren artean duen eragina aztertu nahi da, zehazki, lau kasu-azterketatan: nahitaezko migrazioko langileak, nomada digitalak, pandemia-osteko langileak eta goi-teknologiako langile kualifikatuak.

Usurbilgo baserrien eta baserritarren webgunea
Usurbilgo Baserrien eta Baserritarren web plataforma berria garatu eta argitaratu dugu, Wordpress CMS eduki kudeatzailea erabiliz.

Usurbilgo ondarearen webgunea
Usurbilgo ondarearen web plataforma berriztu dugu, horretarako Wordpress CMS eduki kudeatzailea erabiliz.

Udaletako lan txikien eta jasotako eskaeren kudeaketan laguntzeko tresna
Udalek dituzten lan txikien eta herritarren ekarpenen kudeaketan laguntzera dator gure tresna, ekarpen horien jarraipena eta erantzuna ziurtatuz.

...eta kitto! Euskara Elkartearen webgunea
...eta kitto! Euskara Elkartearen webgune berria argitaratu dugu. Euskara Elkarteak Eibarko albisteak jasotzen dituen astekaria kudeatzen du.