Proiektuak
Erreserba sistemak Python - Django
Udal eta erakunde ezberdinei (Azpeitia, Oñati, Ormaiztegi, Usurbil, Azkue Fundazioa, ...) garatu diegun erremintak aukera ematen die herritarrei eta bezeroei udalak eta erakundeek eskaintzen dizkien baliabideak online erreserbatzeko aukera. Garapena Python lengoaian idatzitako Django frameworka erabiliz egina dago.
Appa hi!
Appa hi! Hika praktikatzeko eta ikasteko APPa! Hitanoa, alokutiboa, toka eta noka. Badakizu zer diren? Oraintxe daukazu aukera ikasteko Badihardugu Elkartearekin elkarlanean garatutako proiektua, Oñatiko Udalaren eta Gipuzkoako Aldundiaren laguntzarekin Etorkizunean beste herri batzuetako hitanoak lantzeko asmoarekin.
UNI Eibar-Ermua webgune berria
Lanbide Heziketako ikastetxearen webgunea
Enpresa Digitala SPRI
IKTetan formakuntza ekitaldiak antolatzeko webgunea, toki erreserba eta jarraipena egiteko sistemarekin.
GAMES: Klipen eta metadatuen sorkuntza automatikoa bideo luzeetatik abiatuta.
GAMES soluzio berritzaile bat da bideo-laburpenak sortzeko, jatorrizko bideotik lortutako irudi eta koadro garrantzitsuenak (frameak) batuz.
GAMES: Clip eta metadatuen sorkuntza automatikoa bideo luzeak oinarri hartuta.
Bideo-lapurpenak sortzeko soluzio berritzailea da GAMES. Jatorrizko bideotik lortutako irudi eta frame garrantzitsuenak batuz.
TuLankide 2020
TuLankide atariak jasotzen ditu Mondragon Korporazioaren baitan sortzen diren albiste guztiak eta 2020 amaieran publikatu dugu bere webgunea. Garapen teknikoa egiten Plone software libreko eduki kudeatzailea erabili dugu.
LOWINFOOD
LOWINFOOD proiektua hainbat erakunderen partzuergo baten ekimena da, eta alferrik galtzen den janari guztiari irtenbideak aurkitzea du helburu. CodeSyntax arduratu da webgunea diseinatzeaz eta garatzeaz, horretarako CMS Wordpress erabiliz.
Barrutia ikastola
Gasteizko Barrutia ikastolaren webgune berria diseinatu eta garatu dugu, horretarako Wordpress erreminta erabiliz
Txiotesia 2020
Berritu egin dugu UEU-ren Txiotesia atala eta ekimenari lotutako informazio interesgarria aurkituko duzu bertan: orain arte parte hartu duten ikertzaileen txioak, Txiotesian ezagutu eta elkarrizketatu diren ikertzaileak, lehiaketako irabazleak eta abar.
GEU Elkartea
GEU Gasteiz Euskalduna irabazi asmorik gabeko elkartea da. 1992. urtean sortu zen Gasteizen euskararen erabilera sustatzeko eta euskaldun eta euskaltzaleen komunitatea trinkotzeko asmoarekin. Gaur egun 800 bazkidetik gora ditu.
FoodLAND Africa
FoodLAND proiektuak Afrikako tokiko elikagai sistemen elikadura-errendimendua bultzatzera bideratutako teknologia berritzaile, eskalagarri eta iraunkorrak garatu, ezarri eta balioztatu nahi ditu, nekazaritza-biodibertsitatea eta elikagaien aniztasuna eta dieta osasungarrien aniztasuna indartuz.