Proiektuak
Askora webgune korporatiboa
Askora catering-enpresaren webgunea berritu dugu, teknikoki eta estetikoki. Horretarako, WordPress CMS eduki kudeatzailea erabiliz.
Mugak Zubi
Mugak Zubi webgunea garatu eta argitaratu dugu. Aiherratik Antzuolara eta Antzuolatik Aiherrara ibilbidea azaltzen du. Oinezko 12 etapatan banatua, 204 kilometro.
KANALDUDE telebistaren webgunea
Iparraldeko KANALDUDE telebistaren webgunea garatu dugu, Kanaldude eta Aldudarrak bideo-rekin elkarlanean. Teknikoki, besteak beste kalitate bisuala hobetua izan da, bai nahieran eta bai zuzenezko jarioan.
Egunean Behin: 4 urte, 208.000 erabiltzaile, 35 miloi partida
Duela 4 urte sortu genuen Egunean Behin proiektua, eta dagoeneko 208.720 lagunek erabiltzailek jokatu duten partida bat gutxienez Egunean Behin-en.
Eduki-plataforma berria Laboral Kutxa-rentzat
Laboral Kutxaren blog sistema berria garatu dugu, eta bertan informazioa eta edukiak eskaintzen dira bi arlo handitan. Batetik, familia-ekonomia, finantza-aholkuak, zibersegurtasuna, zozketak; eta, bestetik, zure negoziorako finantza-kudeaketarekin, ekintzailetzarekin, ekonomia- eta enpresa-txostenekin lotutako edukia.
ESDATUR: Elkarlanerako esparru kolaboratiboa
ESDATUR proiektua: Jarduera turistikoa integratzen duen ekosistema baterako lankidetzazko Datuen Gunea garatzean datza. Proiektuaren helburua da tokiko ekosistemen barruan datu-guneak sortzea ahalbidetuko duen plataforma bat garatzea, lurraldeko turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzeko helburuarekin.
Arrasateko Udalaren webgunea berritu dugu
Arrasateko Udalaren web ataria berritu dugu, teknikoki Plone 5 eduki kudeatzailea eta frontend garapenean Boostrap 5 erabilita.
"Appa Zarautz" galdera-erantzunen aplikazioa gazteentzat
Zarauzko Udalarentzat garatu dugun "Appa Zarautz" aplikazioak Zarautz 2030 Plan Estrategikoaren helburuak herriko gazteengana gerturatzea nahi du.
Garapen Iraunkorreko Helburuak (SDGs) enpresetan
Garapen Iraunkorreko Helburuak (SDGs) enpresen estrategian eta jardueran integratzeko, metodologia eta tresna garatzen lagundu dugu.
Udako Euskal Unibertsitatearen web ataria berritu dugu
Udako Euskal Unibertsitatearen UEU.EUS web ataria berritu dugu, teknikoki eta estetikoki. Plone CMS eduki kudeatzailea erabiliz.
MAK21: XXI. mendeko makinarantz
CodeSyntax-ek MAK21 proiektuan parte hartzen du. Proiektuaren helburua makina eraginkor eta seguruen bidez, fabrikazio eraginkor eta iraunkorrean aurrera egitea da. Proiektua garatuko dugun enpresak Industrias Puigjaner (DENN) liderra DIMECO, ASAI, RISKLESS eta CODESYNTAX gara. CDTIko Misiones 2022 Ciencia e Innovación programak finantziatzen du eta 2024 urtea arte luzatzea espero da.
Debako Udalaren web plataforma berria
Debako udalaren web plataforma berritu dugu, Plone 6 eta volto erabiliz. Diseinua, kudeaketa, software sistema.