ULMA Packaging-ek, ontziratze-soluzioen sektoreko erreferenteak, bere produktu-katalogoak eskuragarri jarri eta erabiltzaileentzat erabilgarriago egiteko aplikazio berria garatu du.

Soluzio honek hainbat funtzionalitate nagusi eskaintzen ditu:

  • Bilaketa azkarrak: Produktuak kode bidez arin eta erraz aurkitzeko aukera, informazioa azkar eskuratzeko.
  • Katalogoen partekatzea eta deskarga: interesa erakusten dutenei behar dituzten katalogoak bidali edo deskargatzeko aukera, mugikor bidez eskuragarri dauden QR kode edo emailez zuzenean bidaltzen diren esteka batzuen bidez.

Tresna Django eta React teknologiak erabiliz garatu dugu, azkarra, intuitiboa eta erabilerraza izan dadin. Soluzio digital honek ULMA Packaging-en eguneroko jarduna errazten du, eguneroko lanean tresna eraginkor bihurtuz.

Ikusi mota hauetako beste proiektuak