Udaletako lan txikien eta jasotako eskaeren kudeaketan laguntzeko tresna
Proiektu hau ikusi: https://www.codesyntax.com/eu/bloga/esan-udalari
Udalek dituzten lan txikien eta herritarren ekarpenen kudeaketan laguntzera dator gure tresna, ekarpen horien jarraipena eta erantzuna ziurtatuz.
Herritarren eskaera guztiei erantzutea zaila da, edota egin ote den jakitea. Udalak tresnak behar ditu eskaera hauek bideratzeko, eta eskaeren egoera zein den jakiteko.
Eskaera berri bat gehitzea erraza izateaz gain, aplikazio sinplea egin nahi izan dugu, funtsezkoa delako erremintaren arrakastarako. Python eta Django teknologiekin garatuta dago.
Tresna Azpeitia, Deba, Usurbil, Soraluze eta beste hainbat udaletan dago martxan.