Udalen APP-ak. Erabilgarriak diren aplikazio mugikorrak
App hauen bidez, Udal edo erakudeen albisteak eta herriko agenda kontsultatu ahal izango dituzu. Gainera, herritarrek, tramiteak egin, galderak, kexak eta iradokizunak ere zuzenean bidali ahal izango dute.
Mugikorra gero eta pisu handiagoa ari da hartzen Interneteko trafikoan. Ia-ia herritar orok du poltsikoan smartphone edo telefono mugikor adimentsu bat eta hori du, askotan, informazio eta komunikaziorako kanal nagusi. Udalaren ikuspegitik, inportantea izan daiteke KANAL BERRI horretara ere sarrera izatea.
Aplikazio hauek zuzenean lotuta daude Udal webguneekin eta ez da behar beste azpiegitura teknikorik edo lanik. Oso-osorik udal webgunetik kudeatzen da. Ikusi pare bat adibide: