Askora webgune korporatiboa

Askora catering-enpresaren webgunea berritu dugu, teknikoki eta estetikoki. Horretarako, WordPress CMS eduki kudeatzailea erabiliz.

Mugak Zubi

Mugak Zubi webgunea garatu eta argitaratu dugu. Aiherratik Antzuolara eta Antzuolatik Aiherrara ibilbidea azaltzen du. Oinezko 12 etapatan banatua, 204 kilometro.

Eduki-plataforma berria Laboral Kutxa-rentzat

Laboral Kutxaren blog sistema berria garatu dugu, eta bertan informazioa eta edukiak eskaintzen dira bi arlo handitan. Batetik, familia-ekonomia, finantza-aholkuak, zibersegurtasuna, zozketak; eta, bestetik, zure negoziorako finantza-kudeaketarekin, ekintzailetzarekin, ekonomia- eta enpresa-txostenekin lotutako edukia.

Kirmen Uribe

Webgunea berriztu dugu. Egitura, eduki eta diseinu berriarekin argitaratu dugu Kirmen Uriberen webgunea.

Berriketan, Debako Zuhatza elkartearen web ataria

"BERRIKETAN" Debako Herri Aldizkariaren webgunea argitaratu dugu. Debako ZUHATZA euskara elkarteak bultzatuta.

UNI Eibar-Ermua webgune berria

Duela urte asko ari gara UNI Eibar-Ermuarekin elkarlanean, bertako ikasleak praktiketan eta dualean hartuz, bertako talentua kontratatuz eta antolatzen dituzten ekitaldietan parte hartuz. Hain justu, webgune hau UNI Eibar-Ermuako ikasle-ohi batek garatu du teknikoki.

LOWINFOOD

LOWINFOOD proiektua hainbat erakunderen partzuergo baten ekimena da, eta alferrik galtzen den janari guztiari irtenbideak aurkitzea du helburu. CodeSyntax arduratu da webgunea diseinatzeaz eta garatzeaz, horretarako CMS Wordpress erabiliz.

Barrutia ikastola

Gasteizko Barrutia ikastolaren webgune berria diseinatu eta garatu dugu, horretarako Wordpress erreminta erabiliz

GEU Elkartea

GEU Gasteiz Euskalduna irabazi asmorik gabeko elkartea da. 1992. urtean sortu zen Gasteizen euskararen erabilera sustatzeko eta euskaldun eta euskaltzaleen komunitatea trinkotzeko asmoarekin. Gaur egun 800 bazkidetik gora ditu.

FoodLAND Africa

FoodLAND proiektuak Afrikako tokiko elikagai sistemen elikadura-errendimendua bultzatzera bideratutako teknologia berritzaile, eskalagarri eta iraunkorrak garatu, ezarri eta balioztatu nahi ditu, nekazaritza-biodibertsitatea eta elikagaien aniztasuna eta dieta osasungarrien aniztasuna indartuz.

Euskararen etxea

2004an sortu zuten Euskararen Etxea Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak, eta erreferentzia izan nahi du euskal eragileentzat eta euskal jendartearentzat. Webgune berria Wordpress erabiliz sortu diogu, eta erreserba-sistema Django-rekin egin dugu

Eibarko Klub Deportiboa

Hainbat atal eta batzorde dituen Eibarko kirol klub honen webgune berria garatu dugu. Proiektuaren helburu nagusia da klubak duen jarduera zabala islatzen laguntzea

Zumaia Flysch Trail

Zumaian urtero egiten den mendi-lasterketaren webgune berria egin dugu, horretarako Wordpress erreminta erabiliz

Ustekabe

Ustekabe txarangaren webgune berria sortu dugu. Webgune berriaren helburua da txaranga honen jardunaren berri ematea. Wordpress erreminta erabili dugu proiektuan

Berbaro elkartea

Durangoko Berbaro euskara elkartearen webgune berria egin dugu. Azpiegitura teknikoa Wordpress eduki kudeatzailea erabiliz sortu dugu.

Kultura Zientifikoko Masterra

EHU eta UPNAk elkarlanean eskaintzen duten master honen webgunea diseinatu eta garatu dugu. Azpiegitura teknikoa Wordpress erabiliz sortu dugu