Proiektuak: i+g
ESDATUR: Elkarlanerako esparru kolaboratiboa
ESDATUR proiektua: Jarduera turistikoa integratzen duen ekosistema baterako lankidetzazko Datuen Gunea garatzean datza. Proiektuaren helburua da tokiko ekosistemen barruan datu-guneak sortzea ahalbidetuko duen plataforma bat garatzea, lurraldeko turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzeko helburuarekin.
MAK21: XXI. mendeko makinarantz
CodeSyntax-ek MAK21 proiektuan parte hartzen du. Proiektuaren helburua makina eraginkor eta seguruen bidez, fabrikazio eraginkor eta iraunkorrean aurrera egitea da. Proiektua garatuko dugun enpresak Industrias Puigjaner (DENN) liderra DIMECO, ASAI, RISKLESS eta CODESYNTAX gara. CDTIko Misiones 2022 Ciencia e Innovación programak finantziatzen du eta 2024 urtea arte luzatzea espero da.
ADIMEN: Agiritegi adimendun baterako aplikazio eta tresna aurreratuak
ADIMEN proiektuaren helburu nagusia multimedia edukien artxibo digital aurreratura bideratutako soluzio berri eta berritzaile bat garatzea da. Artxibategi digital aurreratu hori formatu ezberdinetan (testua, bideoa, audioa eta irudia) landuko da.
SEGRES, Immunitate-Sistema Artifizialetan oinarritutako zibersegurtasuna
SEGRES izeneko proiektuan parte hartzen dugu. Proiektuaren helburua Gizakien Sistema Immunitario konplexuan oinarritutako zibersegurtasun eredu berri baten kontzeptualizazioan aurrera egitea da. CDTI-k finantzatzen du, "Misioak" izeneko Zientzia eta Berrikuntza programaren barruan, eta 2023ra arte luzatuko da.
GAMES: Klipen eta metadatuen sorkuntza automatikoa bideo luzeetatik abiatuta.
GAMES soluzio berritzaile bat da bideo-laburpenak sortzeko, jatorrizko bideotik lortutako irudi eta koadro garrantzitsuenak (frameak) batuz.
Guide2Wear
Garraio publikoa eta mugikortasuna xede dituen Europako I+G proiektua. Guide2Wear-en helburua mugikortasunean eramangarri adimentsuek (wearable) eduki dezaketen erabilpena aztertzea da.
OpenDash
Datu irekiak erabiliz kontrol panel batzuk sortzeko aukera ematen duen I+G proiektua, Business Intelligence eremuan aplikatzeko.