Proiektuak: euskara
Literatura Unibertsala sail berria
EIZIEren ekimenez urtero hainbat obra ezagun euskaratzen dira. Itzulpen horien informazioa biltzen du webgunearen sail honek.
Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren webgunea
Behatokia.eus webgunea berritu dugu. Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren webgunea eguneratu eta diseinuaren aldetik Behatokiaren marka berrira egokitu dugu.
Berriketan, Debako Zuhatza elkartearen web ataria
"BERRIKETAN" Debako Herri Aldizkariaren webgunea argitaratu dugu. Debako ZUHATZA euskara elkarteak bultzatuta.
Txiotesia 2020
Berritu egin dugu UEU-ren Txiotesia atala eta ekimenari lotutako informazio interesgarria aurkituko duzu bertan: orain arte parte hartu duten ikertzaileen txioak, Txiotesian ezagutu eta elkarrizketatu diren ikertzaileak, lehiaketako irabazleak eta abar.
GEU Elkartea
GEU Gasteiz Euskalduna irabazi asmorik gabeko elkartea da. 1992. urtean sortu zen Gasteizen euskararen erabilera sustatzeko eta euskaldun eta euskaltzaleen komunitatea trinkotzeko asmoarekin. Gaur egun 800 bazkidetik gora ditu.
Euskararen etxea
2004an sortu zuten Euskararen Etxea Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak, eta erreferentzia izan nahi du euskal eragileentzat eta euskal jendartearentzat. Webgune berria Wordpress erabiliz sortu diogu, eta erreserba-sistema Django-rekin egin dugu
Indeus
Industriaren Euskal Plataforma, Indeus, EAEko industria arloan euskararen presentzia areagotzeko helburuz antolatu den lantaldea da. Bere webgune berria diseinatu eta garatu dugu, horretarako Plone CMSa erabiliz
Zientzia.eus
Zientziari buruzko euskarazko bilgune handienaren itxura berritu dugu. Proiektuaren helburua izan da diseinu berri bat lantzea, Zientzia.eus-ek lantzen dituen edukiei garrantzia gehiago emanez.
EKE.eus 2019
Euskal Kultur Erakundearen webgunea berritu dugu. Estetikoki webgunea eraberritzeaz gain, azpiegitura teknikoa berritu dugu Plone eduki kudeatzailearen azken bertsiora inportatuz
Berbaro elkartea
Durangoko Berbaro euskara elkartearen webgune berria egin dugu. Azpiegitura teknikoa Wordpress eduki kudeatzailea erabiliz sortu dugu.
Bertso eskola
Bertsozale Elkartearentzat egindako proiektu hau bertso-eskoletara bideratua dago eta sakabanatuta zeuden hainbat baliabide bildu eta modu erabilgarrian eskaintzen ditu. Garapen teknikoa Django frameworka erabiliz egin dugu
EuskarAbentura
EuskarAbentura espedizioaren aplikazioa egin dugu. Aplikazioan, etapen eta partaideen informazioa ematen da, irudiak eta bideoekin aberasturik. Gainera, bestelako sareetan zabaltzen ez diren eduki esklusiboak partekatzen dira aplikazioan. Aplikazioa Android zein iOS sistema eragileentzat egin dugu, Ionic frameworka erabiliz.
Editoreak
Euskal Editoreen Elkartearen webgune berria diseinatu eta garatu dugu. Garapena Wordpress erabiliz egin dugu eta eduki guztiak inportatu ditugu webgune berrira.
Unibertsitatea.net
UEUren Unibertsitatea.net proiektua eguneratu egin dugu teknikoki zein estetikoki. Garapen teknikoa Plone software libreko CMSa erabiliz egin dugu.
Oihaneder euskararen etxea
Oihaneder euskararen etxearen webgune berria egin dugu, diseinua eta garapen teknikoa burutuz. Azpiegitura teknikoa Wordpress erabiliz prestatu dugu
Badihardugu
Badihardugu Euskara Elkartearen webguneari itxura berritu diogu, azpiegitura teknikoa Zopen mantenduz