Proiektuak: 2025

Alphabetica Proiektua: Ikaskuntza-bide aktiboak, arte integralak, hezkuntza eta prestakuntza inklusiorako eta kultura-sentsibilizaziorako.
Elhuyar Fundazioa lantzen ari den ALPHABETICA proiektuaren helburua, pobrezia edo gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden haur eta gazteei arteetara eta arteetan oinarritutako hezkuntzara iristeko aukera ematea da, ikerketa parte-hartzaile ko-kreatiboen bidez.

Ikaslan Mobility - Euskadi Munduan: Talentuak eta kulturak lotzen
Ikaslan Mobility Ikaslan sareko ikastetxe guztietako nazioarteko mugikortasunak kudeatzeaz arduratzen den sailaren webgunea berritu dugu, horretarako WordPress eduki kudeatzaile edo CMSa erabiliz.

Diasporako ahotsak: Euskal Herritik mundura
Badihardugu Elkarteak sortutako proiektuaren webgune berrian euskal diasporako kideen testigantzak, elkarrizketak eta historiak aurkituko dituzu. Atal desberdinen bidez, haien bizipenak entzun, esperientziak partekatu eta euskal ondareari buruz gehiago ikasteko aukera ematen du.

Film Basque Country
Film Basque Country Euskadiko zinema eta ikus-entzunezko ekoizpenentzako kokaleku gisa sustatzeko diseinatu eta garatu dugun webgunea da. Plataforma honen helburu nagusia da Euskaditik kanpo ikus-entzunezko proiektuak ekoizten dituzten profesionalei gure lurraldeak eskaintzen dituen aukerak erakustea.

LINGUATEC-IA Proiektua: Adimen artifizialeko ikerketa eta garapena baliabide gutxi dituzten Pirinioetako hizkuntzetarako
ELHUYAR Fundazioak lantzen ari den LINGUATEC-IA proiektuaren helburua da baliabide gutxiko hizkuntzei aplika dakizkiekeen hizkuntza neuronalen eredu berriei buruzko ezagutza garatzea adimen artifizialean (AA).

"Appa Zarautz" galdera-erantzunen aplikazioa gazteentzat
Zarauzko Udalarentzat garatu dugun "Appa Zarautz" aplikazioak Zarautz 2030 Plan Estrategikoaren helburuak herriko gazteengana gerturatzea nahi du.