Proiektuak: 2024

Usurbilgo ondarearen webgunea
Usurbilgo ondarearen web plataforma berriztu dugu, horretarako Wordpress CMS eduki kudeatzailea erabiliz.

GUROT! Euskal Galderen Unibertsoaren jolasa
GUROT! Euskal Galderen Unibertsoaren jolasa da. Edonork jokatu dezake baina 2024 urtean abiatutako lehiaketa 12-18 urte arteko gazteentzako da.

Udaletako lan txikien eta jasotako eskaeren kudeaketan laguntzeko tresna
Udalek dituzten lan txikien eta herritarren ekarpenen kudeaketan laguntzera dator gure tresna, ekarpen horien jarraipena eta erantzuna ziurtatuz.

...eta kitto! Euskara Elkartearen webgunea
...eta kitto! Euskara Elkartearen webgune berria argitaratu dugu. Euskara Elkarteak Eibarko albisteak jasotzen dituen astekaria kudeatzen du.

GARAIA: Durangaldeko ikus-entzunezko biltegia
Durangaldeko memoria eta ondarea ikus-entzunezkoen bidez jasotzeko biltegiaren webgunea garatu dugu.

Literatura Unibertsala sail berria
EIZIEren ekimenez urtero hainbat obra ezagun euskaratzen dira. Itzulpen horien informazioa biltzen du webgunearen sail honek.

UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren webgune berria
Kultura Zientifikoko Katedraren webgunea garatu eta argitaratu dugu, WordPress CMS eduki kudeatzailea erabiliz.

Eibarko Klub Deportiboaren webgune berria
Eibarko Klub Deportiboaren web plataforma diseinatu eta garatu dugu, horretarako WordPress CMS eduki kudeatzailea erabiliz.

Soraluzeko Udalaren webgunea berritu dugu
Soraluzeko Udalaren web ataria berritu dugu teknikoki Plone 6 erabiliz.

Barren aldizkaria, webgune berria
Barren aldizkariarentzat webgune berria argitaratu dugu. Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak sortutako ekimena da Barren, eta Elgoibar eta Mendaroko albisteak jasotzen ditu.

Berriketan aldizkaria
Webgune berria argitaratu dugu Zuhatza Euskara Elkarteak kudeatzen duen, eta Debako albisteak jasotzen dituen Berriketan aldizkarientzat.

Drogetenitturri aldizkaria
Webgune berria argitaratu dugu Euskal Birusa Elkarte kulturak kudeatzen duen, eta Ermuko eta Mallabiko albisteak jasotzen dituen Drogetenitturri aldizkariarentzat.

MAK21: XXI. mendeko makinarantz
CodeSyntax-ek MAK21 proiektuan parte hartzen du. Proiektuaren helburua makina eraginkor eta seguruen bidez, fabrikazio eraginkor eta iraunkorrean aurrera egitea da. Proiektua garatuko dugun enpresak Industrias Puigjaner (DENN) liderra DIMECO, ASAI, RISKLESS eta CODESYNTAX gara. CDTIko Misiones 2022 Ciencia e Innovación programak finantziatzen du eta 2024 urtea arte luzatzea espero da.

Enplegu eta lan joeren behatokien plataformak
Enplegu eta lan joeren inguruko hainbat datu eskaintzen dituzten plataformak garatu ditugu Python lengoaian oinarritutako Django framework-a erabiliz. Garrantzia handia ematen zaio datuen trataera eta bisualizazioari.

Marketina eta promozioa Interneten
Gure produktu eta zerbitzuekin, Egunean Behin kasu, Laboral Kutxa, Guuk, EITB, ULMA Group, DANOBAT, Elhuyar, AEK, Cikautxo, Petronor, ELKAR, EkoLurra, BadaLab, FICOBA, Arnasa Gara, KOT, EIKA, Mubil, Euskaber, Ekolurra, FAGOR ONNERA Group, ... bezalako enpresa eta erakundeekin Internet eta App bidezko babesletza, marketina eta promozioa landu ditugu.