LOWINFOOD
Proiektu hau ikusi: https://lowinfood.eu/
LOWINFOOD proiektua hainbat erakunderen partzuergo baten ekimena da, eta alferrik galtzen den janari guztiari irtenbideak aurkitzea du helburu. CodeSyntax arduratu da webgunea diseinatzeaz eta garatzeaz, horretarako CMS Wordpress erabiliz.
Elhuyar Fundazioak parte hartzen duen LOWINFOOD proiektuaren xedea ekoizpenean, eraldaketan, banaketan eta kontsumoan elikagaiak alferrik galtzea murriztea da, batez ere arazo horrek eragina duen balio kateetan, tresna teknologikoak eta antolaketa- eta kudeaketa-irtenbideak hedatuz, baliozkotuz eta bultzatuz.
Proiektua Europar Batasunaren ikerketa eta berrikuntza programak finantzatzen du, HORIZON 2020 Nº101000439 markoaren esparruan.
Ikusi mota hauetako beste proiektuak