CodeSyntax-ek garatu duen tresna berriaren diseinua Kopariaren webgune korporatibora egokitu da, eta plataforma garatzeko software librea erabili da, Django framework-a.

Ikasbidaiak antolatzen dituzten ikastetxeei material pertsonalizatua diseinatu eta saltzeko prozesua errazteko helburuarekin sortu da webgune berria. Ikasbidaiak antolatzen dituzten ikasleek, euren bidaiak finantzatzeko asmoz, material propioa sortu eta saldu ohi dute.

Tresna digital berriak aukera ematen die ikasleei material pertsonalizatuak erraz sortzeko, kudeatzeko eta saltzeko, betiere Koparia-ren aholkularitzarekin eta zerbitzu espezializatuekin lagunduta. Diseinu moderno eta intuitiboari esker, materialak modu errazean egokitu eta edozein gailutatik eskuragarri daude, bidaien finantzaketa errazagoa eta eraginkorragoa bilakatuz.

Ikusi mota hauetako beste proiektuak