Antxeta Irratiak eskatuta Kiroletik.eus webgune berria garatu dugu euskal kirol komunitatearentzako plataforma digital gisa. Telefono mugikorretan pentsatuz egindako diseinuak erabiltzaile esperientzia arin eta intuitiboa eskaintzen du. Web plataforma berria garatzeko software librea erabili da, hain zuzen ere, Plone CMS eduki kudeatzailearen 6. bertsioa.

CodeSyntax-en teknologiari esker, erabiltzaileek azken kirol berriak ezagutu, eta podcast atalean arlo desberdinetako kirolari eta adituekin elkarrizketak entzun ditzakete. Diseinu argi eta bisualari esker edukien bilaketa eta nabigazioa erraztu egiten da, kiroletik.eus plataformak informazioa eta entretenimendua modu erakargarrian lotzen ditu, Euskadiko kirol zaleei esperientzia digital osoa eskaintzeko helburuarekin.

Ikusi mota hauetako beste proiektuak