GAMES: Klipen eta metadatuen sorkuntza automatikoa bideo luzeetatik abiatuta.
GAMES soluzio berritzaile bat da bideo-laburpenak sortzeko, jatorrizko bideotik lortutako irudi eta koadro garrantzitsuenak (frameak) batuz.
Baina GAMESek informazio hori, ustiatzeaz gain, hizkuntza ulertzeko teknologia semantikoa barne hartzen du, audio-transkripzio automatikoei buruzko metadatuak sortzen ditu (erakunde izendatuak edo gaikako sailkapena), bideoaren sekuentziei buruzkoak ere bai, eta audioan gako-hitzak edo hitz esanguratsuak berreskuratuko ditu, informazio esanguratsuena duten irudiak hautatzeaz gain.
Informazio horrekin, soluzioak bideo-laburpenak sortzen ditu, bai erauzketa-teknikoen bidez, transkripzio automatikoko testu esanguratsuenak hitzez hitz kopiatuz, bai testu abstraktiboak sortuz, transkripzioan agertu beharrik ez duten testu berriak sortuz.
CodeSyntax-ek Vicomtech, Tokikom eta Goienarekin batera egindako proiektua da.
I+G BABESLEKO HAZITEK PROGRAMAK FINANTZATUTAKO PROIEKTUA (ZL-2018/00872 y ZL-2019/00115).
EUSKO JAURLARITZAK ETA EUROPAR BATASUNAK ESKUALDE GARAPENERAKO EUROPAKO FUNTSAREN (FEDER) BIDEZ BATERA FINANTZATUTAKO EKINTZA.