Film Basque Country
Proiektu hau ikusi: https://www.filmbasquecountry.eus/eu
Film Basque Country Euskal Herriko zinema eta ikus-entzunezko ekoizpenentzako kokaleku gisa sustatzeko diseinatu eta garatu dugun webgunea da. Plataforma honen helburu nagusia da Euskal Herritik kanpo ikus-entzunezko proiektuak ekoizten dituzten profesionalei gure lurraldeak eskaintzen dituen aukerak erakustea.
Basque Audiovisualen webgune berria Plone eta Volto teknologiak erabiliz garatu dugu, egonkortasuna, errendimendu ona eta erabiltzaile esperientzia erraza bermatuz. Diseinu moderno eta erabilerraza du, edukiaren kudeaketa arina izan dadin.
Webguneak kokaleku ugari eta ekoiztetxeak bilatzeko aukera eskaintzen du, bilaketa prozesua errazteko diseinatutako filtro sistema bati esker. Erabiltzaileek iragazki ezberdinak erabiliz (eskualdea, kokaleku mota, ingurunea eta abar) euren beharretara hobekien egokitzen diren lekuak eta zerbitzuak modu azkar eta intuitiboan aurki ditzakete.