CodeSyntaxek EUKI Aholkularitzaren webgune korporatibo berria garatu du. Web diseinua erakundeak duen irudi korporatibora egokitu da eta azpiegitura teknikoa garatzeko software librea erabili da, WordPress CMS eduki kudeatzailea.

EUKI Aholkularitzaren web plataforma berria, eukiasesoria.com, enpresen aholkularitza zerbitzuak modu eraginkor eta erraz batean aurkezten ditu. Webgune moderno honek, erabiltzaile-esperientzia erraz eta intuitiboa du. Edukien egitura argiari esker, erabiltzaileek azkar eta erraz aurkituko dituzte beraien beharretara egokitutako soluzioak. Gainera, profesionalekin harremanetan jartzeko aukera ugari eskaintzen ditu, online kudeaketa prozesuak arintzeko eta pertsonalizatutako aholkularitza eskaintzeko asmoz. Web plataforma eleanitza da, beraz, informazioa euskaraz eta gaztelaniaz kontsultatu dezakezu.

EUKI Aholkularitzaren webgune korporatiboaren proiektua Europako Batasunak finantzatu du, NextGenerationEU esparruaren barruan.

kit-digital-1024x56.png

Ikusi mota hauetako beste proiektuak