Bitakora
Proiektu hau ikusi: https://www.codesyntax.com/eu/proiektuak/bitakora
Bitakora Zope produktu bat da, multiblogak sortzeko, blog komunitateak kudeatzeko, egoki prestaturikoa.
Produktu internazionalizatua da, i18n eta l10n lanak egiteko, Localizer darabil, Zope plataformako software baliagarri hori. Horri esker dago euskaratua. Ingelesezko eta gaztelaniazko bertsioak ere prest.
Bi instantzia ditu produktu honek.
BitakoraCommunity instantzia batekin, multiblog gune bat sortzen da, komunitate bat non blogak gehituz joan daitezkeen. Dialogo-kutxa bat azaltzen da errejistroa eta sarbidea bideratzeko, eta edonork, bizpahiru urratsetan, sortzen ahal du blog bat horrekin.
Zope erramintarekin esperientzia duten programatzaileek erraz aldatu ahal izango dute aukera hori, komunitatea ez dadin irekia izan, talde mugatu bat baizik.
Gero, banakako blog bakoitza, errejistro irekitik sortu daiteke bertsio irekietan, edo ZMI Zope interfazetik, bertsio itxietan.
Blog horietako bakoitzari Bitakora esaten zaio produktuaren kudeaketan, eta aukera hauekin dator:
- Fitxen bidezko kudeaketa sistema, uste dugu intiuziora nahiko ondo moldatzen dela.
- Tag edo etiketak: ez dago atalik, baina artikulu bakoitza berba gako edo etiketekin markatu daiteke. Praktikoa dela uste dugu.
- WYSIWYG editore bat (TinyMCE editorea erabiliz)
- Diseinua CSS bidez aldatzen da, eta txantilloi batzuk daude aukeratzeko, edo zuzenean uki daiteke estilo orria.
- Aldamaneko zutaberako zenbait aukera, edukia moldatzeko.
- Pingback bidez egiten da erreferentzien trukea
- Erantzunak utzi daitezke irekita, moderatuta, edo baliogabetuta, aukeran beti.
- Artxiborako, ordenatze kronologikoa eta tag edo etiketen araberakoa, tag laino eta guzti. Artxibo osoa testu gisa jaizteko aukera ere bai, blogaria ez dadin zerbitzuaren morroi izan, eta bai bere edukiaren benetako jabea.
- Datak editatu egin daitezke. Iraganeko data jarri, eta zure artxibo zaharrak moldatuko dituzu; etorkizuneko data jarri, eta une jakin baterako zehatz programatu ahal izango duzu artikulu.
Adibideak
Bitakora darabilte, besteak beste, ondorengo hauek: Blogak.com, Javier Ortiz eta Dantzan.com-ek
Ondorengo loturan Bitakoraren hainbat irudi ikus daitezke.
Bitakoraren garapena, deskarga eta instalazioa
Produktuaren garapena CodeSyntax-en GitHubek kontuan jarraitu daiteke. GitHuben aukerak erabiliz, fork bat eginda zure ekarpenak egin ditzakezu eta ondoren pull-request baten bidez jatorrizko kodean integratzea eskatu. Ekarpen guztiak eskertuko ditugu!
Instalazioa egiteko zc.buildout bidezko instalazio bat egitea gomendatzen dugu, horretarako adibidezko buildout txantiloi bat prestatu dugu, GitHuben bertan lortu dezakezu. Erabiltzen den Zope bertsioa dela eta (2.11), python lengoaiaren 2.4 bertsioa erabili beharko duzu instalazioa egiteko.
Produktua bere horretan deskargatu nahi baduzu (adi, instalatzeko lehenago aipatutako buildout-a erabiltzea gomendatzen dizuegu), Python Paketeen Indizetik (PyPI), deskargattu dezakezu.
Euskarazko bertsioa hemen daukagu, Tumatxa-n. Itzulpen horiek eduki libretzat jotzen ditugu (Creative Commons ShareAlike.
Libreki berrerabil daitezke, baina ezin daitezke bilakatu eskubide edo jabetza itxiko eduki.
Posta-zerrenda
Bitakoraren inguruko informazio gehiago daukazu Bitakora posta-zerrendan.