Appa hi!
Proiektu hau ikusi: https://play.google.com/store/apps/details?id=com.codesyntax.hika
Appa hi! Hika praktikatzeko eta ikasteko APPa! Hitanoa, alokutiboa, toka eta noka. Badakizu zer diren? Oraintxe daukazu aukera ikasteko Badihardugu Elkartearekin elkarlanean garatutako proiektua, Oñatiko Udalaren eta Gipuzkoako Aldundiaren laguntzarekin Etorkizunean beste herri batzuetako hitanoak lantzeko asmoarekin.
Jokatu partidak eta joan mailak gainditzen APP honek eskaintzen dizkizun galdera-erantzunekin. 5 asteko epean hitanoaren oinarrizko egiturak eta aditzak ezagutzeko aukera izango duzu, baita hutsetik hasita ere.
CodeSyntaxek Badihardugu Elkartearekin elkarlanean garatutako proiektua, Oñatiko Udalaren eta Gipuzkoako Aldundiak "To-ta-No, hitanoarekin jolasean" proiektuari (2021-IKTE-047-01) emandako laguntzarekin.
Android zein iPhone gailuetan instalatu daiteke, doan.
Jaitsi APP-a eta informazio gehiago
Android | |
---|---|
iOS |