ADIMEN proiektuaren helburu nagusia multimedia edukien artxibo digital aurreratura bideratutako soluzio berri eta berritzaile bat garatzea da. Artxibategi digital aurreratu hori formatu ezberdinetan (testua, bideoa, audioa eta irudia) landuko da.

Hasiera batean ADIMEN tokiko komunikabideei aplikatuko da. Adimen artifizialeko teknologietako I+G jarduerak barne, eta eduki berria automatikoki arakatu, aztertu, editatu eta sortzeko modu erraz eta kolaboratiboan.
Kartela_ADIMEN.png
Adimen Software plataforma izango da (hodeian edo "on premise", bi inguruneak aurreikusten bait dira), hainbat hizkuntzatako komunikazioaren sektorera bideratua (euskara eta gaztelania, hasieran, frantsesa ondorengo faseetan sartuta). Informazioa ateratzea ez ezik, formatu guztietan (testua, bideoa, audioa) multimedia-edukia bistaratzea, editatzea, biltegiratzea eta berreskuratzea ere ahalbidetuko du. ADIMEN bera, bai IA modulu teknologikoak zuzenean erabiltzeko moduan (transkripzioa, sintesia, laburpenak, itzulpena, etab.), bai edukiak zentralizatzeko espazio moduan erabiltzeko eskura ahal izango den IKT soluzioa izango da.

I+G+b (Ikerketa + Garapena + berrikuntza) proiektu honetan TOKIKOM, toki komunikabidek osatutako sarea, GOIENA komunikazio taldea, eta VICOMTECH, zentro teknologikoarekin dihardugu lanean.

Hemen duzu informazio gehiago: "ADIMEN I+G+b proiektua"

 

Ikusi mota hauetako beste proiektuak