World Plone Day 2014
Nazioartekotze prozesuan webguneak betetzen duen papera aztertuko dugu aurten, horretarako praktika onak zehaztuz eta zenbait adibide zehatz ikusiz: ULMA, Larzep eta EU-OSHA.
Datorren apirilaren 30ean World Plone Day delakoa ospatzen da, eduki kudeaketarako sistema hau ezagutzera ematea helburutzat izanda, eta CodeSyntax-en urtero bezala ekimen propioa prestatu dugu. Nazioartekotzea modu egokian nola burutu azalduko dugu eta Plone erabiliz egindako zenbait kasu praktiko ezagutuko ditugu.
Noiz
Apirilak 30, asteazkena, 15:30tatik 17:00etara
Non
CodeSyntax-en bulegoan (begiratu non dagoen gure bulegoa)
Egitaraua
Webgunea nazioartekotze prozesuan, praktika onak:
- Aurkezpena eta ongietorriak
- SPRI: Nazioartekotzea IKTetan
- Plone: Nazioartekoratzera bideratutako webguneak egiteko tresna
- ULMA kasua (ULMA Packaging, ULMA Construction, ...)
- EU-OSHA: Laneko segurtasun eta osasunerako Europako agentzia
- Larzep kasua (ekoizpenaren gehiengoa atzerrian saltzen duen ETEa)
Hizlari batzuk euskaraz eta besteak gazteleraz jardungo dute.
Izen-ematea
Egin klik hemen izena emateko. Topaketa hau doakoa da.