Django framework bat da, webak garatzeko kode irekidun frameworka. Python-en idatzia, Modelo Vista Controlador-en paradigma betetzen du, neurri batean, DRY filosofiaren pean (don't repeat yourself).

Haseran, World Company de Lawrence notizia-gunea kudeatzeko sortu zen arren, 2005an kode irekia bihutu eta geroztik enpresa askok darabilte, hala nola Washington Post, Google, VMware, WorldOnline, Lawrence.com eta Tabblo.com-ek, besteak beste.

Ezaugarri nagusiak:

  • Mapeatzaile objektu-erlazionala.

  • Administrazio automatikodun interfazea.

  • URL eleganteen diseinua.

  • Plantillen sistema zabala.

  • Cache sistema, errendimendu handikoa.

  • Nazioartekotzea; hizkuntza ugari

  • Beste ezaugarri batzuk:

  • Aplikazio entxufableak, Djangorekin kudeatutako edozein orritan instala daitezkeenak.

  • API datu-base oso sendoa.

  • Bista generikoen sistema erantsia.

  • Etiketatan oinarritutako plantillen sistema hedagarria.

  • URLen zerbitzaria, espresio erregularretan oinarritua.

  • Middleware sistema, ezaugarri gehigarriak garatzeko.

  • Nazioartekotze-euskarria, administrazio-interfazearen itzulpenak barne dituela.

  • Dokumentazio inkorporatua, aplikazio administratibo bidez kontsulta daitekeena.

  • Datu-basearen euskarria. PostgreSQL datu-basea gomendatzen da, baina MySQL eta SQLite3 ere har ditzake. Garapen bidean dago Microsoft SQL Server-erako egokigailua.

  • Web zerbitzari arina dauka, probak egin ahal izateko eta garapen fasean lan egiteko.

Informazio gehiago: http://djangoproject.com.

Python programazio lengoaia

Python da aplikazioak garatzeko gure programazio-lengoaiarik gogokoena. Izan ere, Python da  Plone, Zope edo Djangori buruz egiten ditugun lanetan oinarria, bai e-administraziorako, 4.0 industriarako, ERP, Odoo industriarako, merkataritza elektronikorako, erreserben kudeaketarako, sare sozialetarako... gure produktuen garapenean edo gure I+G proiektu gehienetan Python erabiltzen dugu.

Python Guido van Rossumek 1990ean sortutako goi-mailako programazio-lengoaia interpretatua da. Hain zuzen ere, pythonek daukan maila altuak eta zeregin konplexuak kode-lerro gutxitan eta irakurtzeko moduan egiteko aukera ematen duenez, ospe handia eman dio erabiltzaile eta garatzaileen artean.

Python lengoaiak hainbat abantaila ditu lehiakideekiko: oso erabilerraza izatea, gaur egun eskuragarri dauden beste programazio-lengoaietatik nabarmen bereizten duena, eta sinpletasuna eta garbitasuna ezaugarri dituen sintaxia.

Programazio-lengoaia izateaz gain, Python lan-filosofia bat ere bada, irakurterrazak eta gardenak diren garapenak bilatzen dituena, kode irakurtezin eta iraingarrien aurrean.

Horregatik, aspaldidanik, gure enpresan Python bihurtu da oinarri bai Plone, Zope edo Django-n egiten ditugun gure lanetan, bai e-administraziorako, 4.0 industriarako, ERP, Odoo industriarako, merkataritza elektronikorako, erreserben kudeaketarako, sare sozialetarako... gure produktu propioen garapenean edo gure I+G proiektu gehienetan.

Pythonen inguruko ekitaldi, hitzaldi eta proiektuetan parte hartzen dugu. Interesatzen bazaizu, jar zaitez gurekin harremanetan.