2022/10/21
"Reinventig Openness" lemapean , ESLE Euskadiko software libreko enpresen elkartetik LIBRECONen edizio berri bat antolatzen ari gara Bilbon, Euskalduna Jauregian, azaroaren 15ean eta 16an. Bertan izango gara eta gonbidatuta zaude bisita egitera.
Aurtengo LIBRECON 2022 edizioaren programa oso da, eta  zabala sei ardatz tematikoren inguruan garatuko da:

- ZIBERSEGURTASUNA
- BERRIKUNTZA IREKIA
- ERALDAKETA DIGITALA
- KONPUTAZIO KUANTIKOA
- IA, INDUSTRIA 5.0 ETA EDGE COMPUTING
- METAVERSO, WEB 3 eta NFTS

Codesyntax bertan izango da, gure standean itxarongo dizugu. Gainera, software librearen garapenak erakundean nola txertatu azalduko dugu, zure sistemei balioa emateko. Digitalizazio prozesuetan lagundu dezakegu eta beste behar digital askotan.
 
- Stand-a izango dugu erakusketa eremuan. (stand-a P2 zenbakia) Konferentziako bi egunetan, honako ordutegiarekin
 - 15ean : 09:00 - 18:00
- eta 16an: 09:00 - 14:00
 
- Open Space delakoan izango gara bi hitzaldi ematen, asteartean 15ean:
- Mikel Larreategi (15/11 - 11:00-11:30) "Uso e implicación de una agencia de la UE en el desarrollo de producto de software libre"
- Eneko Astigarraga (15/11 - 11:30-12:00) "El reto de la reutilización de software en la Administración Pública Vasca"
 
- Talent Space delakoan (stand-en ondoan) ere izango gara, Egunean Behin zuzeneko partida berezi batekin:
- Quiz-Show Librecon-en Behin  Talent Space (15/11 - 12.00 - 12.30)
 
 
 
Etorri nahi baduzu,  garaiz zaude oraindik,  gonbidatuta zaude: ipini gurekin harremanetan!
 

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek