Zumaia.net webgunearen aurkezpena
CodeSyntax-en 30 proiektu inguru egin ditugu hainbat administraziorentzako. Lan horri esker udal webguneek eta erabiltzaileek dituzten beharren ezagutza zabala eskuratu dugu eta gure proiektuetan horren islada ikus daiteke. Zumaiako udal webgunea egiterakoan bi erabiltzaile profil izan ditugu gogoan, batetik, herritarra eta bestetik herrira datorren turista. Bakoitzari dagokiona ematen diogu, bere interesekoa den informazioa, betiere webgune erabilterraz eta sinplean.
Webgune berria Plone eduki kudeaketarako sistema erabiliz egina dago eta UdalPlone - PloneGov ekimenean integratzen da. Ekimen honek munduko administrazioek izan ditzaketen behar ezberdinak hasetzen ahalegintzen da software librearen abantailak probestuz. CodeSyntaxetik zorionak eman nahi dizkiogu Zumaiako udalari software librearen alde egindako apustuarengatik