Zientzia.net, zientzia-edukiak biltzen dituen plataforma
Zientzia.net webgunean Elhuyar Fundazioaren eduki jario oparoa jasotzen da, besteak beste Teknopolis, Norteko Ferrokarrilla eta Elhuyar Aldizkariarena. Django software libreko framework-a erabiliz neurrira garatutako eduki kudeatzailea eta aplikazioa uztartzen ditu, MySQL datu-basea oinarri hartuta.
Hainbat berrikuntza dakartza Zientzia.net-ek. Batetik, atal berriak, zientzia-telebista, zientzia-irratia, elkarrizketak eta argazki-galeriak. Bestetik, erabiltzaileari interakzio gehiago eskaintzen diogu edukiak baloratu eta iruzkinak egiteko aukerari esker, sare sozialekin integratua egoteaz gain.
Zenbaki interesgarriak dauzka proiektuak:
- Ia 15.000 edukik osatzen dute webgunea.
- Hainbat eduki mota aurki ditzakegu: testuez gain, bideoak, audioak, argazki-galeriak, liburuak eta abar.
- 600 erabiltzaile inguru daude erregistratuta.
- 40 editorek kudeatzen dute webgunea.
- Hilean 30.000 bisita inguru dauzka webguneak.
Bestalde, edukiak atalka antolatuak egoteaz gain gaika ere sailkatuak daude, erabiltzailearen interesak hobeto filtratzeko.
Informazio gehiago Elhuyar Fundazioak bidalitako prentsa-oharrean.