2013/11/11
Badakizu Interneten denda bat zabaltzeak nolako lana suposatzen duen? Xabier de la Mazak galdera horri erantzuna emango dio, besteak beste, asteazken honetan zortzigarren Betor topaketan, bere esperientzia oinarri harturik.

Gehienbat gastronomiarekin loturiko proiektuak garatzen dituzte Xabier de la Maza eta bere bazkideek La Salsera enpresan. Eta proiektu horietako bati buruz hitz egingo digu asteazkenean, Pantori, tripontziaren despentsa (Deskontu.com-en atzean dagoen La bici roja-rekin elkarlanean egina).

Guk badakigu jada ecommerce bat abian jartzeak suposatzen duen lan itzela. Zatoz asteazkenean eta zuk zeuk ere ezagutu ahal izango duzu.

Noiz eta non

  • Azaroak 13, asteazkena, arratsaldeko 18:30etan.
  • Innogunea - Garate eraikina, Deustuko unibertsitatea (Mundaiz pasealekua 50, Donostia)

Programa

  • 18:30 – 19:00 Xabier de la Mazaren hitzaldia, Luistxo Fernandezek moderatua.
  • 19:00 – 19:30 Publikoaren parte-hartzea, galderak eta abar.

Izen ematea eta informazio gehiago

Aurreko Betor hitzaldiak

Xabierren hitzaldiaren aurretik beste zazpi topaketa antolatu ditugu; hauexek dira:

  1. Txomin Jauregi eta Deskontu.com
  2. Iñigo Arandia eta Kaixomaitia.com
  3. Iruri Knörr eta Ideateca
  4. Javier Etxebeste eta Nestoria
  5. Nagore Guarretxena eta Akting
  6. Haritz Rodriguez eta BlogOnBrands
  7. Ana Malagon eta Goio Telletxea, La Personnalite
Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek