2003/10/21
Nazio Batuen Formakuntza eta Ikerkuntzarako Institutuak (UNITAR) bulego berria zabaldu du Bilbon. Webgunea ere estrenatu du, CodeSyntaxek eginda.

Nazio Batuen Formakuntza eta Ikerkuntzarako Institutuak (UNITAR) tokian tokiko agenteen formakuntzarako bulego bat ireki du Bilbon, Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean. Delako bulego honek, CIFAL Bilbao delakoak, bi webgune enkargatu dizkio CodeSyntax enpresari: instituzioaren atari korporatibo propioa, CifalBilbao.org, eta WSIS-Regions proiektua, Cifal Bilbaok koordinatu behar duen nazioarteko ekimenaren gunea. WSIS-Regions-en helburua zera da: 2003ko abenduan Genevan egingo den WSIS gailurrerako (Informazio Gizartearen Mundu Goibilera), mundu mailan informazio gizartean erregioek izango duten paperari buruz plangintza prestatzea.

Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek