World Plone Day jardunaldia apirilaren 30ean
2014/04/23
Apirilaren 30ean World Plone Day da, gure enpresan erabiltzen dugun teknologietako baten zabalkunde eguna, eta jardunaldi/saio bat antolatu dugu gure bulegoan, bere gaitasunen berri emateko. Bereziki, enpresen nazioartekotzerako Plone zein baliagarri den azalduko dugu, eta horretarako, Ulma eta Larzep enpresen kasuak ikusiko ditugu, eta SPRIko ordezkariak ere bertan izango dira, Alexander Arriola zuzendariarekin.
Apirilaren 30ean World Plone Day da, "Plone Eguna"; ez da bereziki halako jai global masibo bat, baina bai guretzat inportantea Plone delako webguneak egiteko erabiltzen dugun tresna potenteetako bat.
Plone Egunean, garatzaileek ebentoak antolatzen dituzte han-hemenka, normalean, enpresen egoitzetan.
Guk ere egingo dugu bat, CodeSyntax-en bulegoetan, Eibarren. Egitarau bat prestatu dugu. Asteazkenez, apirilaren 30ean, arratsaldez izango da, ez luzeegi, 15.30-17.00 tartean.
Hau da egitaraua:
Guk ere egingo dugu bat, CodeSyntax-en bulegoetan, Eibarren. Egitarau bat prestatu dugu. Asteazkenez, apirilaren 30ean, arratsaldez izango da, ez luzeegi, 15.30-17.00 tartean.
Hau da egitaraua:
- Internazionalizazioa eta IKTak. SPRI. Alexander Arriola, zuzendari nagusia. Aitor Cobanera, teknologia eta berrikuntzako zuzendaria. Iñaki Suárez, informazioaren gizarterako zuzendaria.
- Plone: Zer da. CodeSyntax
- Kasua: Ulma taldea, zenbait proiektu Plonerekin.
- Kasua: Larzep Hydraulic. José Alberto Larrea - Larzep-eko zuzendari gerentea.
Nazioartekotze enfoke industrial batekin dago antolatua batik bat, baina, komunikazio elebidun/elanitza behar duten erakundeentzako aproposa den teknologia ere badela badakigu.
Jardunaldia irekia da, gonbidatuta zaudete. Mesedez, baieztapena eta izen-ematea eskertuko genuke formulario honen bidez.
Informazio gehiago, World Plone Day 2014 CodeSyntax-en.