Webgunea mugikorretara egokitzea komeni zaizu
Iaz hasi zen Google mugikorretara egokituta dauden webguneak hobeto posizionatuz. Orain beste pausu bat emango du eta maiatzerako aldaketa gehiago iragarri zituen atzo. Mugikorretara ondo egokituta dauden webguneak oraindik eta gehiago sarituko dituzte aldaketa honekin, eta egokituta ez daudenak kaltetu.
Iaz idatzi genuen gaiaren inguruan, Googlek bere mugikorretarako algoritmoan aldaketak zetozela esanaz oharra atera baitzuen eta webguneak mugikorretara egokitzea gomendatuz.
Iragarpen hura ez zen izan hitz hutsetan geratu, eta webgune askok aldaketak izan zituzten euren Googleko posizionamenduan, eta, ondorioz, bisitetan. Mobilegeddon izena eman zioten zenbaitzuk aldaketa horrek izandako eraginari.
Bestalde, Googlek ekimen bat abiatu zuen 2015 amaieran mugikorretan webguneak azkar-azkar kargatu zitezen, Accelerated Mobile Pages (AMP). Izan ere, Googlek asko baloratzen duen gaia da webguneen errendimendua, eta mugikorretan funtsezkoa izango da. Ikusteko dago, baita ere, ea noiz hasten den Google hobeto kokatzen bilaketa-orrian AMPra egokituta dauden webguneak.
Zer egin?
Iaz aipatu genituen aholku berdinak emango ditugu:
- Sartu webgune honetan zure webgunea mugikorretara egokitua dagoen edo ez ziurtatzeko
- Ez badago egokitua, aldatzea komeni zaizu. Responsive design edota diseinu arduratsuaren teknikak horretarako balio du.
Jarri gurekin harremanetan zalantzarik baduzu.