Webgune internazionalak: erronka eleanitza
Webgune eleanitzen sorkuntza eta kudeaketa CodeSyntax-en DNAn dagoela esan dezakegu. 2001. urtetik ari gara merkatu internazionalerako eduki eleanitza aurkezteko modu egokienak bilatzen eta ikertzen. Egin dugun proiektu bakoitzari esker, pauso bat gehiago egin dugu eduki kudeaketa merkatu anitzetan aurkezteko behar handiak dituzten enpresentzat soluzio onena aurkitzeko bidean.
Gaur egun soluzio oso bat eskaintzen dugu eta uste dugu merkatu internazionalean zabaldu nahi duen zerbitzu edo industria enpresa batek izan ditzakeen behar gehienak betetzen dituela. Hauek dira oinarrizko ezaugarriak:
- Hizkuntza edo/eta herrialde bertsio guztiak gune zentral batean kudeatzen dira, eduki kudeatzaile (CMS) bidez.
- Soluzioak domeinu askotarako (.eus, .fr, edo .com.mx integratu ditzakegu adibidez) eta hizkuntza askotarako balio du (domeinu bakoitzak hizkuntza bat, bi edo N izan ditzake).
- Hizkuntza aldaketarako loturak eduki zuhaitzaren puntu berdinera doazenak, baita domeinu desberdinen artean ere.
- Eduki zuhaitza nahi bezala antolatzeko askatasuna baita modu desberdinean hizkuntza bakoitzean, beti ere hizkuntza aldaketarako loturak errespetatuta.
- SEOrako prest: URL errazak hizkuntza bakoitzean, HREFLANG loturak hizkuntzen artean, XML sitemap automatikoak, canonical URL egoki doituak, berbideraketa automatikoak URL bat aldatzen badugu, eta abar.
Eduki kudeaketa eleanitza
Eduki kudeaketaz ari garela, ondotxo dakigu hauxe izaten dela buruhauste handiena webgune eleanitzetan. 3 hizkuntza edo gehiagotan dagoen webgune batekin la egin duen edonork badaki zertaz ari garen: izugarrizko lana eskatzen du edukiak replikatu, bertsio desberdinak mantentzea, eta abar. Hau dela eta, Plonerekin garatu dugun sistemak editorearentzat hainbat aukera eskaintzen ditu:
- Eduki zuhaitz oso baten replikazio automatikoa. Adibidez, Espainiarako gaztelerazko bertsioan aldaketak egin baditugu, klik batekin replikatu ditzakegu aldaketak Mexicoko bertsiora.
- Fitxategi bakar bat itzultzea nahikoa webgune osoa itzultzeko. Itzulpen zerbitzutik etortzean, integrazioa ia automatikoa da, eta horrek kudeaketa izugarri errazten du.
- Itzulpen memoria sistemak erabiltzen dituzten itzulpen enpresekin lan egitea errazten du (TRADOS, Wordfast eta antzerakoak.)
- Edukien esportazio eta inportazioa XLIFF eta PO formatuetan
Zenbait adibide
Hauek dira teknologia hauekin azkenaldian publikatu ditugun zenbait adibide:
- Ulma Construction (Euskaraz, Mexicoko gazteleraz edo Polonieraz)
- Orona (Norbegieraz, Luxemburgoko frantsesez, edo Euskaraz)
- Larzep (Ingeles internazionala, UK-ko ingelesa edo Alemaniera)
Ploneri buruz
Plone eduki kudeaketa sistema edo CMS oso ahaltsu bat da, enpresa mailakoa, hainbat erakunde eta enpresek erabiltzen dute, besteak beste Lufthansa, Disney, Harvard University, Google, NASA, Marriot Hotelek edo FBIk. Ploneri buruz gehiago