2005/01/29
Ohi bezala, prentsa idatzia, irratia, telebista, Internet eta merezimenduzko Argia sariak 2005 ospetsuak banatu zituzten ostiralean. Internet atalari dagokion Sareko Argia Saria Azpeitiko Uztarria.com webguneari eman zioten. Uztarria.com Azpeitiko Ataye, teknikoki Zope Software libreko Web Aplikazio Zerbitzariarekin egina dago eta garapenerako CodeSyntax -en laguntza teknikoa izan du.

Uztarrian bertan irakurri dugunez :

Kepa Urbieta uztarria.com-eko editoreak jaso du saria, Uztarria Azpeitiko Kultur Koordinadoraren izenean. Ekitaldian ziren Laxaro Azkune koordinadorako lehendakaria eta Josu Azpillaga Uztarriako kidea ere.

Urbietak eskerrak eman dizkie Argia-koei sariagatik, eta nabarmendu du uztarria.com duela hiru urte sortzea apustu handia izan zela Uztarria Kultur Koordinadorarentzat, eta sariak indarra emango diela aurtengo helburuei behar bezala eusteko. Proiektua diruz laguntzen duten Azpeitiko Udalari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari, CodeSyntax enpresakoei, Uztarriako bazkideei eta uztarria.com-en parte hartzen duten guztiei eskerrak emanez bukatu du Urbietak.

Irakurri osorik esker oneko hitzaldia (pdf, 8Kb)

Zorionak Uztarria!!

Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek