2011/10/04
Duela aste batzuk Hamaika Telebistako lagunak etorri ziren bulegora, eta Umap gure produktuaz galdetu ziguten, Twitterreko euskarazko jardun guztiaren biltegiaz. Jada eman dute telebistaz, eta bideoa sarean ere jarri dute.

Luistxo Fernandezek erantzun zien kazetariaren galderei, enpresaren gure egoitzan. Hamaika.bit izeneko programan eman dute emanaldia, eta Youtube euskaratu berrian ere jarri du programa horren babesleak, Azkue Fundazioak. Bideoari ematen badiozu, 14. minututik aurrera jartzen da martxan, Umap-i buruzko atala hasten den unean, baina aurrekoa ere ikus dezakezue, Ugarteburu Sarien inguruko erreportaiatxoa.

Luistxoren azalpenetan: Umap nola bururatu zitzaigun, Twitterren teknologiak nola ahalbidetzen duen informazioa bat-batean prozesatzea, euskarazko eduki guztia bilatzeko taktika, informazioa prozesatuz albistegi automatiko bat nola sor daitekeen...

Eskerrik asko Hamaika Telebista!

Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek