2005/02/17
Udal Euskaltegiek gaur jarri dute on-line webgune berria: http://www.udaleuskaltegiak.net . Diseinu eta eduki berriak ditu webguneak. Gipuzkoako Udal Euskaltegien gaineko informazio guztia aurkituko duzu bertan, euskaraz eta gaztelaniaz.

Besteak beste, Udal Euskaltegien gaineko informazioa, ikasleen txokoa, helbide interesgarriak eta albisteak biltzen ditu webgune berriak.

Lau atal nagusi ditu:

  • Nortzuk garen: Udal Euskaltegien sareari buruzko informazioa, metodologiari buruzkoa eta eskaintzaren gainekoa aurkituko duzu atal horretan, besteak beste.
  • Txokoa: Euskara ikasten ari denaren txokoa. Euskarazko irakaskuntzan dauden mailak, dauden azterketak eta titulazio ofizialak, euskarazko produktuak... horien guztien berri izango du ikasleak.
  • Helbideak: Ikaslearentzako hainbat helbide interesgarri.
  • Albisteak: Udal Euskaltegiei buruzko albiste orokorrak eta euskaltegi bakoitzekoak biltzen ditu atal horrek. Albisteak, gainera, XML feed bidez jaso ditzakezu.

Arteman eta CodeSyntax -en bidez berritu dute webgunea Udal Euskaltegiek.

Artemanek gehitu du edukia eta berritzearen kudeaketa. Webgunea egiterako orduan, honako ezaugarri hauek hartu dira kontuan:

  • Eleaniztasunerako prestatuta egotea
  • Kudeatzeko erraza izatea
  • Enpresa albisteak eta berriak erraz gehitzea bideratzea
  • Bilatzaileetan ondo kokatzeko prestatuta izatea
  • Diseinu korporatibora moldatzeko gauza izatea, erabilgarritasuna eta web diseinuaren estandarrak betez.

CodeSyntaxek alde teknikoa garatu du, Zope -en gainean eraikitako Korpoweb plataforma erabiliz.

Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek