Udal aplikazioak

Gure aplikazioek funtzionalitate ugari eskaintzen dituzte udal bakoitzaren beharretara egokitzeko:
- Albisteak eta abisuak: herritarrek unean uneko udal-abisu eta berriak jasoko dituzte. Erabiltzaile bakoitzak interesatzen zaizkion gaietara harpidetzeko aukera izango du eta gai horri buruzko jakinarazpenak jasotzeko aukera dauka.
- Udal agenda: udalak antolatutako ekitaldi eta jarduerak modu erraz batean kontsultatu daitezke. Baita herrian bertan gertatzen ari den informazioa irakurri eta partekatu ere.
- Udaleko informazio nagusia: Udal sailen informazioa, tramiteak egiteko estekak, udaleko telefonoak, kiroldegiko ordutegiak eta antzeko informazio praktikoa ere plazaratu dezake Udalak aplikazio honen bidez.
- Herritarren parte-hartzea: herritarrak aukera dauka, APPetik bertatik eta oso modu errazena, Udalera iradokizunak edo kexak bidaltzeko.
Aplikazioa dagoeneko Eibarko, Oñatiko, Zumaiako eta Soraluzeko udalek erabiltzen dute. Zumaia eta Soraluzeren kasuan, aplikazioa lan txikien kudeaketarako tresnarekin lotuta dago eta Udalak herritarrek bidalitako kexak eta iradokizunak bertatik kudeatzeko aukera izango du.
Hau da, ez da soilik aplikazio isolatu bat, udal webgunea, lan txikiak eta herritarrak konektatzen dituen ekosistema bat baizik.
Aplikazio honek udalaren eta herritarren arteko harremana hobetzen laguntzen du, udal zerbitzuak eskuragarriago bihurtuz eta administrazio prozesuak digitalizatuz. Horrez gain, erabiltzaile esperientzia zaindua eta diseinu pertsonalizatua eskaintzen ditugu, udal bakoitzaren irudi korporatiboari egokituz.
Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek
Hitzetatik Ekintzetara 2025: 18.GJH
2025/01/24
STEAM Proiektua 2025
2025/01/22