Txio, EITB.com-en zuzeneko emanaldietan integratzen den jarraipen tresna
Orain, Txiok bi aurpegi ditu. Batetik, EITBren Twitterreko kontu nagusien jarraipena egiten du bere URL nagusian, txio.eitb.com-en, edukia bereiziz gaztelaniaz eta euskaraz.
Bestetik, gertaera zehatz batzuen jarraipenerako balio du, eta horietako bi hurrengo orduetan izango ditugu:
- MinoriTB jardunaldia (hizkuntza gutxituetako telebisten topaketa), asteazkena, azaroak 30, goiz eta arratsalde, goizeko 9.00etatik aurrera.
- eta Buber Sarien ospakizuna (Interneteko euskal ekimenei sariak), osteguna, abenduak 1, 18.00etatik aurrera.
Bi ekitaldien bideoa zuzenean emango du EITBk, baina ez telebistatik, baizik eta streaming bidez Eitb.com-en, helbide hauetan:
- MinoriTB asteazkenez, streaming zuzenean euskaraz
- MinoriTB asteazkenez, streaming zuzenean gaztelaniaz
- Buber sariak ostegunez, streaming zuzenean euskaraz
- Buber sariak ostegunez, streaming zuzenean gaztelaniaz
Bi seinale horien ondoan egongo da txertatuta Txio, eta oraingoan, jarraituko ditu ez bakarrik bertaratuko diren tuiterlarien jarioak, baita traol edo hashtag espezifikoak ere, #minoritb eta #buber
Gainera, bi kasuetan zuzenean parte hartu ahal izango da, Facebook edo Twitter bidez konektatuta, eta bertatik eginez gero txio (mezua bidali, alegia), 140 karaktereen muga ere gaindituko da. Luzeago idatziz gero, laburtuko du mezua Txiok, tweetlonger-ek egiten duen eran. Era berean, estekak sartuz gero, Txiok haiek irakurri eta eduki aberastua gehitzen dio mezuei, estekatik ekarritako testu edo irudiak, normalean.
Hurrengo egunetan, beste era batzuetako ekitaldien inguruko txio-emanaldiak antolatuko ditu EITBk. Adi egon!