2011/05/16
Mondragon kooperatiba taldearen TU-Lankide aldizkari ezagunak, sareko bertsioa du orain: Tulankide.com, sareko albistegi jarraitu bezala. Arteman Komunikazioa enpresarekin batera garatu du gunea CodeSyntax-ek Mondragon Taldearentzat. Edukia kudeatzeko sistema sendo bat erabili dugu, Plone 4, eta albistegi elebidun arin bat sortu ahal izan dugu Euskal Herriko talde ekonomiko handienetako batentzat.

Maiatzean jarri da martxan TU-Lankide aldizkariaren bertsio digitala, www.tulankide.com, Mondragon taldea osatzen duten kooperatiba ezberdinen zerbitzurako. Tu-Lankide kooperatibisten aldizkari ezagunaren sareko bertsioa da, eta aldizkariak berak duen filosofiari jarraituko dio: Mondragon taldeko kooperatiben berri eman eta kooperatibismoaren balioak bultzatu. Interneteko ataria izanik, albistegi jarraitua izango du eta kooperatiben inguruko azken albisteen berri emango du.


Argazkiak.org | TuLankide.com euskaraz © cc-by-sa: codesyntax

Albistegiaz gain, beste zenbait eduki ere biltzen ditu: iritziak, kolaborazioak, kooperatiben aurkibidea, agenda, aldizkariaren pdf-ak, bideoak, argazkiak... beraien berriak zabaltzeko aukera, hasi handienetik eta txikieneraino. Aipagarria da taldeko kooperatiba guztien aurkibidea. Kooperatiba bakoitzaren gaineko albisteak aurkibide edo direktorio horretan biltzen joango dira, kooperatiba bakoitzaren albistegitxoa osatuz. Izatez, bakoitzaren jarduna jarraitzea dago berezko bi RSS baititu enpresa bakoitzak, bat gaztelaniaz, bestea euskaraz.

Era berea, webguneak biltzen ditu 2003tik gaurdainoko aldizkari guztiak pdf-an, Scribd.com-en plataforma erabiliz, zeina primeran integratzen den, API baten bitartez, Plone CMSarekin.

TuLankideri gertuen tokatzen zaion esparruan, Debagoienean, garatu izan ditugu Plonerekin egindako beste webgune batzuren adibideak: Mondragon Unibertsitatea, Eskoriatzako Udala eta Aretxabaletako Udala, besteak beste.

Era berean, Arteman Komunikazioa enpresarekin beste elkarlan proiektu batzuk ere egin izan ditugu lehendik ere. Eduki kudeaketaz edo diseinuaz Arteman arduratzen delarik, Interneteko azpiegitura teknikoa eskaintzen du CodeSyntax-ek, sareko komunikazio proiektu batek behar dituen alderdi guztiei ondo erantzuteko moduan. Ahalegin komun horren adibideak dira, adibidez, Guraso.com, Azkoaga Enea hotelaren edo Hierros Naparra enpresaren webguneak.

Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek