2010/07/14
Aldaketa ugari egin ditu Tuenti sare sozialak azken hilabeteotan: hizkuntza berriak (tartean euskara), Tuenti orrialdeak, lekuak checkin egiteko aukerarekin...

2009ko maiatzean Tuentik diseinu aldaketa bat egin zuen. Sei hilabete geroago estreinatu zituzten hizkuntza berriak Tuentin: euskara, katalaniera, galiziera eta ingelesa. Beste 6 hilabete pasa eta hurrengo berrikuntza etorri zen: zaleentzako orrialdeak. Eta azkenengo hilabetean beste bi berrikuntza ekarri ditu Tuentik, eta biak probatu ditugu:

  1. Lekuentzako orrialdeak checkin egiteko aukerarekin
  2. Bideojokoak, zure lagunekin erabiltzeko

Tuentik beti eman du erabiltzaileek lekuak zehazteko aukera. Berritasuna da leku horientako bakoitzarentzako orrialde berezitu bat sortu duela orain, iruzkinak eta argazkiak gehitzeko aukerarekin. Eta orain checkin egiteko aukera ere ezarri diozkiote orrialde hauei, uneoro zure lagunek non zauden jakin ahal izateko.

Gure bulegotik probatu dugu checkin egiteko aukera, lagunekin Eibarko taberna batean kakahueteak jaten ari ginela esaten :-)

Bideoa: Blackberry batetik checkin egiten Tuentin

 

Bideojokoak ere probatu nahi izan ditugu. Hogei inguru jarri dituzte, baina arreta gehien deitu diguna Jai Lai izeneko bat izan da. Ikusi, ikusi frontoiaren dekorazioa!

 Bideoa: Jai Lai bideojokoa Tuentin

 

Tuentiren berritasunak, Sustatun

Codesyntaxek elikatzen du, Goienarekin batera, Sustatu Albistegia. Tuentin izandako berrikuntza hauen jarraipena egin izan dugu Sustatun berritasunak izan ahala:

15.000 pertsona Tuenti euskaratzearen alde

Tuentiren pantaila-irudi bat euskaraz, Goenkale telesailean

Tuentik euskaratzea iragarri du / Nola jarri Tuenti euskaraz

  • Tuenti Lekuak
Lekuentzako orrialdeak gehitu dituzte Tuentin
Blackberry batetik checkin egiten

Checkin egiteko beste tresna batzuk: Gowalla eta Foursquare

 

Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek