Tribual aplikazio/jokoa sustapen ekintzetara egokitu dugu
#Euskaldunízate jokoaren kasuan bezala, aste batzuetako epean jokatu ahal izango dira lehiaketa hauek, edo baita ingurune itxi batean tarte laburragoan ere: adibidez, areto batean, kanoi eta pantaila handi batekin, 30 minutuan, bertan dauden jokalarien artean galde-erantzunen lehiaketa bizi eta azkar bat antolatu daiteke.
Donostiako Euskaltegien aldeko kanpaina publizitatearekin ere osatzen da. Tribual-en ezein jokotan bazabiltza, euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez, Gipuzkoatik konektatzen bazara, euskaltegien matrikulazio kanpainaren publizitatea agertuko zaizu.
Ez da gure asmoa Tribual iragarkiz jostea, baizik eta publizitate geokokatu mugikorraren aukerez zerbait gehiago ikastea, eta aldi berean, bezero honen sustapen kanpainarekin bat egiteko modu gehiagarri bat probatzea.
#Euskaldunízate jokoari dagokionez, hauxe da jakin beharreko oinarrizkoa: Mugikorrean euskaraz jokatzeko gonbidapen bat da, eta irabazleak matrikula eraman lezake Donostiako Euskaltegietan (matrikulazio gisa). Gainera, beste opari batzuk ere zozketatuko dira.
Nola jokatu
1. Bilatu eta instalatu Tribual jokoa Google Playn (Android). Lehendik instalatua baduzu, eguneratzea gomendatzen dugu.
2. Aukeratu hizkuntza: Euskara
3. Eskuin-menuan, aukeratu Tribu edo joko zehatz hau: #Euskaldunízate
4. Hasi eta jokatu!!! (konexioa behar da sarera jokatu ahal izateko)
5. Konprobatu eskuin-menuan sailkapena eta arauak
6. Ez desanimatu sailkapenarekin! Jokoa irailaren 27a arte luzatuko da eta sari batzuk parte-hartzaile guztien artean izango dira.
Donostiako Euskara Zerbitzuak eta Donostiako Euskaltegi Sareak antolatu dute sustapen ekintza hau. Alderdi teknikoan, CodeSyntax-eko garatzaileok Bit&Mina eta Talaios enpresekin kolaboratu dugu.
Berrikuntzak baita ere Mugikaria aplikazioan
Mugikaria aplikazioa ere berritu dugu, gainera, irail honetan. Kasu honetan, Donostiako Zinemaldiak dirauen bitartean, Sail Ofizialeko filmen kritikak eta beste eduki erlazionatu batzuk eramango ditu hedabide mugikor natiboak bere edukien artean.
Unean uneko gertakariei edo eduki berezituei arreta eskaintzeko modu bat ere bada hau, sustapen kanpaina gisa aprobetxatu daitekeena. Aplikazioak ex-profeso sortu barik, informazio kanpaina bat aro jakin bati lotu behar bazaio, dagoeneko zabaltzen ari den app batean eguneraketa txiki bat eginez sortzen ahal da atal berezitu bat.
Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek
Hitzetatik Ekintzetara 2025: 18.GJH
2025/01/24
STEAM Proiektua 2025
2025/01/22