Track lokala PLONECONF 2023: Eleaniztasuna eta malgutasuna CMSetan.
2023/10/06
Urriaren 2tik 8ra bitartean Eibarren egiten ari den PLONECONF 2023 Nazioarteko Konferentzia Teknologikoaren esparruan, erabilera kasuak biltzen dituen tokiko saio bat antolatu dugu. Gaur, ostirala, goizean egin da, erabiltzaileei eta interesdunei zuzenduta: eleaniztasuna, segurtasuna, irisgarritasuna, abiadura eta malgutasuna edukiak kudeatzeko sistemetan. Jardunaldi interesgarria izan da, PLONEren erabilera-esperientziak partekatuz. Bertan, interesa duten profesionalek eta inguruko prestakuntza-zentroetako graduko hogeita hamar bat ikaslek parte hartu dute.
Saioa gaztelaniaz eta euskaraz egin da, sarrera librea eta doakoa izan da, aldez aurretik izena emanda, eta kongresuaren egoitza nagusiko 2. aretoan egin da, Eibarko Coliseo Antzokian.
Honako esperientzia hauetatik entzuteko eta ikasteko aukera izan dugu:
-
Nola kudeatu 20 herrialdetako webguneak plataforma zentralizatu batetik.
Irati Goitia (ULMA Construcion) EU - ES
-
Nola kudeatu 10 herrialdetako webguneak plataforma independienteetan.
Joseba Alberdi (ULMA Packaging) EU
-
Kulturaz.eus ataria eta Kultur Bonuaren kudeaketa.
Ander Mujika (Kulturaz Koop) EU
-
Webguneko edukiak berrerabili email marketing eta buletin bidalketarako.
Jakes Larre (EKE, Institut Kulturel Basque) EU
-
ELA-ren Astekaria + Plone.
Asier Espilla Bidaurrazaga (ELA Fundazioa).
-
Webgune publikoa, ikastaroen kudeaketa eta denda web plataforma integratuan.
Emilio Delgado (UEU, Udako Euskal Unibertsitatea).
-
Copernicus Land Monitoring Service: nueva web de la Agencia Europea del Medio Ambiente.
Xabier Diego + Mikel Larreategi (Bilbomatica - CodeSyntax) ES - EU
Jardunaldi interesgarria izan da, PLONEren erabilerarako esperientziak partekatuz. Bertan, interesa duten profesionalek eta UNI Eibar Ermuaren eta inguruko beste prestakuntza-zentro batzuen web aplikazioen garapen-graduko eta plataforma anitzeko aplikazioen garapeneko hogeita hamar bat ikaslek parte hartu dute. Beste gai bati buruzko hitzaldi bat eman nahi baduzu, idatzi ploneconf@codesyntax.com helbidera.
Gainera, PLONECONF 2023 konferentziaren inguruan, interesgarria izan daiteke:
- Training-formakuntza saioen informazioa, urriak 2 eta 3
- Konferentziari buruzko informazio orokorra, urriaren 2tik 8ra
- Jarduera sozial eta turistikoei buruzko informazioa