2016/09/27
Atzo aurkeztu zuten Teknopolis zientzia eta teknologiari buruzko telebista saioaren 19. denboraldia, eta baita webgune berria ere. Elhuyar Fundazioak eta EITBek ekoizten dute Teknopolis, eta gu webgunea berritzen ibili gara uda aurretik.

Irudi berria aurkeztu zuen atzo Teknopolisek bere 19. denboraldirako, eta baita webgune berria ere. Uda aurretik ekin genion proiektuari Elhuyar Fundazioko lan-taldearekin batera. Duela lauzpabost urte estreinatu genuen aurreko webgunea eta irudi berrira egokitzeko beharra zeukan. Bestalde, webgunearen atalek berrantolaketa bat behar zuten eta hori egiteko aprobetxatu dugu prozesua. Diseinu arduratsuaren teknika aplikatu diogu webgune berriari eta orain mugikorretara egokitua dago.

Multimedia edukiak kontsumitzeko ohiturak aldatzen ari diren honetan, gero eta garrantzia handiagoa dauka Internet bidez sortzen ditugun edukiak modu egokian eskaintzeak. Horregatik, webgune berriaren helburua da Teknopolisek sortzen duen multimedia edukia erabiltzaileei modu bisual eta erakargarrian eskaintzea.

Azpiegitura teknologiko konplexua garatu diogu Elhuyar Fundazioari azken urte hauetan. Django frameworka erabiliz sortu genuen azpiegitura hori eta hainbat webgune elikatzeko balio die: Zientzia.eus, Elhuyar Aldizkaria, Norteko Ferrokarrila eta orain berritu dugun Teknopolis bera.

Asteburu honetan hasiko da denboraldia, ETB1en larunbatean 13:30etan eta ETB2n igandeko 09:30etan. Eta webgunean ere bai, noski. Hemen irakur dezakezue denboraldi eta irudi berriari buruz Teknopolisen argitaratu duten albistea.

Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek