2005/01/14
Datorren urtarrilaren 21ean, ostiralarekin, mahaingurua izango da Eibarren: Teknologia berriak eta euskara: enpresen ikuspegia. Han izango da CodeSyntax beste enpresa hauekin: Adur Software, Eleka eta Fagor.

Hiztek graduondoko hizkuntza-teknologia masterraren inguruan antolatutako ikastaroaren ekitaldi bat da.

Eguna, ordua: 2005eko urtarrilaren 21, ostirala, arratsaldeko 16:00etan.

Tokia: UEUko Ikastetxe Nagusian, Eibarko Markeskoa jauretxean. Otaola hiribidea 1, Eibar.

JORRATUKO DIREN PUNTUAK:

  1. Enpresa bakoitzaren esperientzia.
  2. Euskararen egoera orain.
  3. Zer egin daiteke atzean ez geratzeko?
  4. Eragileak eta bezeroak.
  5. Ondorioak.

Gonbidatutako hizlariak:

  • CodeSyntax: Luistxo Fernandez
  • Adur Software Productions: Joserra Aizpurua
  • ELEKA: Iñaki Aranzabal
  • FAGOR Etxetresna Elektrikoetako Zerbitzu Informatikoetako burua: Juan Manuel Egia

MOTIBAZIOAK:

Hizkuntza-teknologiak funtsezkoak dira Informazioa eta Komunikazioaren Gizartea esaten dugun horretan. Epe ertainean pertsona eta makinen arteko komunikazioa geure hizkuntzan egin ahal izango dugu, ez makinaren hizkuntzan. Izan ere, gaur egun badira zenbait hizkuntza- aplikazio eskuragarri. Hala ere, horrelako sistema gehienak ingeleserako balio dute, ez beste hizkuntzetarako. Beraz, beste hizkuntzek ahalegin handia egin behar dute atzean ez gelditzeko. Are gehiago, euskara bezalako hizkuntza gutxiagotuen kasuan. Ildo horretatik, hizkuntzaren industria antolatzeko urratsak egin behar dira. Helburu hori lortze aldera, interesgarri deritzogu enpresa edota talde desberdinek egiten dituzten ahaleginak ezagutzeari eta konpartitzeari. Horrezaz gain, graduondoko ikasleek ikuspegi akademikoaz aparte, enpresetan egiten den lana ezagutuko dute. Eta, gure ustez, ezagutza horrek beren motibazioa areagotuko du.

Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek