TEK AZITAIN, Gipuzkoako industria-enpresen lehen energia-komunitatea
Gipuzkoako industria-enpresen lehen energia-komunitatea ipini dugu martxan: TEK Azitain. Hasieran, zortzi enpresen artean ipintzen dugu martxan energia-komunitate hau. Honako hauek, Acha
Herramientas, Codesyntax, Hanna Instruments, Inkubagailua Eibargunea, Jose Maria Irazabal, Manufacturas Resort, Neurtek eta Kirolbet enpresak hain zuzen.
1.086 m2ko azalerarekin, 347 eguzki panel bitartez, instalazioak 156 kW sortuko ditu, eta inguruko enpresa gehiagora irekita dago. Urteko faktura elektrikoan aurreztea ahalbidetuko du. Izan ere, eguzki-plakek sortzen duten energia enpresa bazkideen guztizko kontsumoaren %25 da gutxi gorabehera.
Hori horrela, lurraldean energia-trantsizioa bultzatzeko konpromisoa indartu egiten dugu; izan ere, abantaila ekonomikoekin batera, urtean 972 tona CO2 isurtzea saihestuko da. Hau da, 25 urtean emisioak xurgatzen dituzten 3.891 zuhaitz landatzearen baliokidea.
Proiektuak enpresen energia-autonomia pixkanaka handitzeko helburua du, poligonoan garatzen den jarduera ekonomikoaren deskarbonizazioa nabarmen hobetzeko eta bertan dauden enpresen energia-lehiakortasuna handitzeko. Ildo horretatik, industrialdean bertan biltegiratze-sistema bat jartzea eta instalazio fotovoltaikoa gehiago jartzea aztertzen ari gara, interesa duten enpresa berriak komunitatean sar daitezen.
Izan ere, TEK AZITAIN komunitateak enpresa eta/edo instalazio berriak har ditzakete 2 kilometroko erradioan.
DEBEGESA Debabarreneko Garapen Agentzia-k sustatu du proiektua eta Energiaren Euskal Erakundearen (EEE), Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Sailaren eta Eibarko Udalaren laguntza izan du.