Tagzania, software soziala eta mapak, mundu mailako aplikazio batean
Del.icio.us ezagutzen eta erabiltzen dutenek erraz ulertuko dute. URL kokapenak bakarik, munduko tokien kokapenak gorde eta etiketatu. Tag edo etiketen bidez sortzen den ezagutza kolektiboari folksonomia esaten zaio Interneteko esparruan, software sozialaren alor hasi berrian.
Irismen handiko ideia da Tagzania, uste dugunez.
Baina horrek ez du esan CodeSyntaxetik gaindi, munduan nahi inork pentsatu ez duenik halako zerbaitetan. Dozenaka lagunek pentsatu dute, eta dozenaka lagun ari dira antzekoak egin guran. Asko Silicon Valleyn, Euskal Herrian baino teknologia, sinergia, talentu eta diru gehiago dagoen tokian.
Aukera bakarra dugu: erabiltzaileak lortu, marketing birala (ahoz ahokoa), tresna biribila egitea.
Eta eleanitza ere bai, noski. Oraingoz ingelesez garatu da Tagzania. Laster euskaraz izatea espero dugu, beste hizkuntza batzuen artean.