2009/01/26
Diario Vasco egunkariak antolatzen duen 2008. urteko enpresa aipagarrienaren finalean dago Tagzania Services, lehiakide moduan CAF eta Danobat dituelarik.

Tagazania Services enpresa 2007. urtean sortu zuen CodeSyntax-ek Tagzania.com proiektuari izaera propioa eta bultzada ematearen asmoarekin. Duela zenbait hilabete, aipatu genizuen arrisku kapitalaren inbertsioa jaso zuela.

Sari hauen finalean Tagzania Services egotea garrantzitsua da guretzako, hala ere, nabarmendu nahi genuke Interneten lanean dagoen enpresa bat sariketaren finalean egoteak duen garrantzia sektore guztiarentzako. Gizartea aldatzen ari da eta Internetek bere lekua aldarrikatu behar du negozioak era arrakastatsuan garatzeko espazio bezala.

Bozkatu Tagzaniaren alde hemen.

Ikusi albistea Tagzania Services-en webgunean.

Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek