Ekarpenak egiten STEAM-ak bultzatzeko gure inguruan
2023/02/17
CodeSyntaxen inguruan STEAM-ak (Science, Technology, Engineering, Arts and Maths) sustatzeko martxan dauden ekimen ezberdinetan parte hartzen eta kolaboratzen ari gara . Horrela, DBHko ikasleen bisitak izango ditugu eta era berean INSPIRA STEAM ekimeneko Mentoretza proiektuan dabil kolaboratzen Nagore lankidea 6LHko ikasle talde batekin.
STEAM-ak (Science, Technology, Engineering, Arts and Maths) bultzatzeko martxan dauden ekimen ezberdinen artean DBHko ikasleen bi bisita izango ditugu hurrengo hilabeteetan, Mikel Larreategi lankideak egingo die harrera eta Nagore Ruiz-ek Inspira STEAM-eko Mentoretza proiektuan dabil lanean.
Hau horrela,
- Otsailaren 1ean, DBH-3 ko (14-15 urte) Aldatzeko ikasle taldetxo bat (3-4 eta 2 irakasle) egon zen gurekin, Codesyntax enpresaren jarduna eta zehazki "Informatikari" profilaren ezaugarriak ezagutzera, gero Eibar mailan egiten ari den proiektu global batean partekatzeko. Beste ikasle batzuk, beste profil teknologiko batzuk ezagutuko dituzte Eibarko Udala eta Armeria Eskolak martxan ipinitako proiektu baten barruan, bokazio teknologikoa bultzatzeko inguruko enpresak bisitatuz. Gurean Mikel Larreategi arduratu zen ikasle eta irakasleak gidatzen.
- bestetik martxoaren 24an, DBH-4 ko (15-16 urte) ikasle talde bat (21 ikasle eta pare bat irakasle) etorriko da guregana , gure industria-errealitatera hurbiltzeko eta STEAM bokazioak sustatzeko, kasu honetan DEBEGESA Garapen agentziak eta inguruko ikastetxeek bultzatzen duten egitarauaren barruan
- Era berean, Inspira Steam ekimeneko Mentoretza proiektuan dabil kolaboratzen Nagore lankidea, eta 2023 ikasturtean, LHko 6. mailako ikasleekin (11-12 urte) 2 orduko hainbat saio partekatzen ditu ikasleekin, kasu honetan ikastetxean bertan.
Guzti honekin lotuta, aurrerago kontatu genuen bezala eta argazkian jasotzen den legez, Inspira Steam manifestoa sinatu genuen iaz