2013/07/16
CodeSyntaxen partaidetza duen ESLE elkarteak bultzatutako Software Librea eta Ezagutza Irekiaren Behatoki aintzindaria aurkeztu zen atzo goizean Bilbon. Behatokiaren helburu nagusietarikoa ezagutza irekian lan egiten duten enpresen jarduna jarraitu eta sektorearen egitura, informazio eta erronka estrategikoen inguruko informazioa biltzea da.

Atzo goizean aurkeztu zen Behatokiak, ESLE elkarteak duela gutxi onartu duen 2013-2016 Plan estrategikoaren barruan kokatzen da eta Software Librea eta Ezagutza Irekia edo Open knowledge sektore zabalagoaren - Software Librea, Open Source Hardware, Open Data, eduki irekiak, Open Innovation, … - , inguruko informazioa biltzeko asmoa du.

Besteak beste, ESLE Behatokiaren helburuak honako hauek lirateke:

  • sektorearen egoera eta bere etorkizunaren inguruko informazioa biltzea

  • epe luzeari begira sektoreren etorkizuna baldintzatuko duten gako estrategikoen informazioa lortu eta jarraipena egitea

  • elkarteak sortutako ikerketam txosten eta analisiak bildu eta banatzea


Halaber, aipatutako ESLE elkartaren 2013-2016 Plan estrategikoaren jarraipenerako adierazleen datuak biltzea.

David Olmos, Agustin Elizegi eta Eneko Astigarraga "Software Libre eta Ezagutza Irekia - ESLE Behatokia" aurkezpenean.

Atzoko aurkezpenean behatokiaren lehen txostenaren datuak zabaldu ziren eta 2005ean sortu zenetik ESLE elkartea osatzen duten enpresen bilakaera positiboa eta, batez ere, bilakaera eta etorkizuneri begira zabaltzen diren aukerak azpimarratu ziren. Besteak beste, ESLEko enpresek 2005-2012 urteen artea, 6 aldiz gehitu dute bere fakturazioa eta 8 aldiz sortzen duten enplegua, 2013 urtean enpresa guztien artean, 77,7 miloi euro fakturatu eta 500 enplegu baino gehiago sortzea espero dute.

Era berean, ESLE Euskadiko Software Librearen Elkartearen elkarlanerako eremuak zabaltzeko asmoekin bat eginez, eta EJIE Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkarteak software librearen sektorearekiko interesa berretsiz, azken hau, EJIE, Euskadiko Software Elkartearen bazkide izango dela aurkeztu zen David Olmos, Agustin Elizegi eta Eneko Astigarraga-k emandako prentsaurrekoan.

Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek