SMSoinu, mugikorrerako deskarga euskaldunak
Euskal Herriko kulturak eta hizkuntzak aurrera egin dezaten teknologia berrietan jartzea ezinbestekoa da. Izan ere, euskarri berrietan egotea merkatuan egotea da.
Poltsikoko telefonoen kasuan euskal kulturaren presentzia hutsaren hurrengoa da. Estatuko eta munduko eskaintzarekin nahastuta ageri da, eta horrek euskal erabilpena gutxitu egiten du. Esan genezake esparru honetan sortu eta kontsumitzen diren produktu gehienek erdal kutsua dutela. Horregatik, proiektu honek euskal kulturak poltsikozko telefonoetan duen hutsunea betetzea du helburu.
Eskaintza zabala
Abesti gehienak euskaldun talde eta bakarlarienak diren arren, beste hizkuntza batzuetan abesten duten Euskal Herriko talde/bakarlarien abestiak ere eskuratu daitezke (RIP,La Polla...). Baita soinu ezberdinak ere: txalaparta, irrintzia...
Diseinu eta erabilpen errazeko webgunea da SMSoinu. Soinu jakin bat testeatzeko, Flash aplikazio erraz eta berezkoa sortu du CodeSyntaxek webgune honetarako. Klik soil bat, eta ordenagailuan entzungo duzu gero nola joko duen zuen mugikorrean. Gustukoa baduzu, kode jakin batekin SMS bidalketa egin, eta listo.
Ez euskaraz bakarrik, webgune elebiduna da hau. CodeSyntaxen guneetan gertatzen den bezala, hizkuntza aldaketa orri guztietan eta bakoitzean funtzionatzen du.