Sareko marketinari buruz Sarrikon
Hilabetean behin, gutxi gora-behera, gonbidatu bat izaten dute Bilboko Sarrikoko EHUko marketineko masterreko ikasle ohiekin, eta pasa den ostiralean bertan hizlari izateko aukera izan nuen.
Bezero eta kontsumitzaileengan ematen ari den aldaketaz jardun genuen, nola aldatzen ari den markekin hitz egiteko duten modua eta ohitura. Gainera, jarrera aldaketa hau berrikuntza teknologikoek babestua dator: blogak, sare-sozialak, erabiltzaileek elikatzen dituzten aplikazioak eta abar. Erakundeek kontsumitzaile berri honekin nola jardun behar duten komentatu genuen, zenbait adibide on eta ez horren on ikusiaz.
Ez zen ohiko hitzaldia izan, talde txikia izanda hainbatetan galderek hitz-aspertua eteten zuten baina ez erritmoa eta interesa. Oso gustura bukatu nuen jendearen parte-hartze, galdera eta esperientzia propioen kontakizunarekin. Benetan eskertzekoa da entzuleek hitzaldia interesarekin jarraitzen dutenean.
Hona hemen erabilitako aurkezpena: